Kintoak 2014

Altsasuko kintoek hasi dituzte Santa Agedako ospakizunak

Guaixe 2014ko ots. 5a, 10:24

Errege, erregin, erregeorde eta erreginordeak udaletxe aurrean bildu dituzte aurreneko opilak.
Goizetik hasi dira diru eskean. Erregeak, erreginak, erregeordeak eta erreginordeak, boteroarekin batera, opil bilketa hasi dute

Santa Ageda egun handia da gaur Altsasun. Aurtengo 44 kintoek goizean goiz jarri dute hitzordua, eskean hasteko. "Kintoendako txinta batzuk..." hori da gaurko eskaria Altsasuko kale guztietan barna. Bestalde, goizeko 9:30ean Altsasuko udaletxearen aurrean jarri dute hitzordua aurtengo kintoen errege eta erreginek. Aitor Lizarraga da erregea, Beñat Iglesias erregeordea, Maialen Misiego erregina eta Ainhoa Santano erreginordea. Bertan hasi dituzte kinto guztiek, neskek eta mutilek, prestatutako opilak jasotzeko lanak. Ondoren, txistulariei jarraiki, jota eta porrusalda dantzatu dute.

Kintoen alboan astoa zegoen. Astoak daramatzan zakutoetan husten dituzte kintoek eskean jasotako diru guztia. Astoaren ondoan ere Sabin Aramendia zegoen, aurtengo boteroa, zahatoa eramateko lanak eginen dituena.

Hasi dira igandera bitartean luzatuko diren Santa Agedako festak. Gaurkoan ere zilarrezko, urrezko eta platinozko ezteiak ospatzen dituzten kintadak bilduko dira bazkaltzera.

Arratsaldean zortzikoa dantzatzeko txanda iritsiko da. Kinto eta kinta guztiek dantzatuko dute.

Erlazionatuak

Uharteko kintoak

Guaixe 2014 mar 03 Uharte Arakil

Arbizuko kinto ospakizunak

Guaixe 2014 ots 28 Arbizu

Kintoak kalejira hastear

Guaixe 2014 ots 10 Iturmendi

Bakaikuko kintoak eskatzen

Guaixe 2014 ots 10 Bakaiku

Kinto ospakizunak aurrera

Guaixe 2014 ots 07 Olazti

Domekara arte, festa

Guaixe 2014 ots 07 Altsasu

Kintoak gaurtik

Guaixe 2014 ots 07 Urdiain

Festetarako boskotea

Guaixe 2014 ots 07 Gizartea

5 kinto, 3 jai egun

Guaixe 2014 ots 07 Bakaiku

Altsasuko Kintoak 2014

Guaixe 2014 ots 05 Altsasu

Kintoak eguerdian

Guaixe 2014 ots 05 Altsasu