gunak aurrera doaz eta Santa Ageda bezperetan gaude. Kintoen festen txanda da, beraz. Goiztiarrenak kinto olaztiarrak izanen dira. Gaur hasiko dituzte ospakizunak aurtengo 13 kintoek, Santa Ageda bezperan, Clinkerren egingo duten afariarekin. Eta domekara bitartean ospakizunetan murgilduta egongo dira. Baserritarrez jantzita guztiak, mutilak apaindutako makila lagun, festa egun politak dituzte aurrez aurre.
Bihar, Santa Ageda egun handian, goizean eskean arituko dira. Ondoren elizara joango dira eta segidan opilak banatuko dizkiete alkateari, medikuari, apezari eta herriko gazteenari eta adinduari. Egunero txarangaren laguntza izanen dute eskean aritu bitartean eta ondorengo ospakizunetan. Igandera bitarteko bazkariak eta afariak Clinker jatetxean egingo dituzte.
Bestalde, larunbatean Olaztiko kintada guztiek ospatuko dute Santa Ageda. Bazkari eta afari potoloen txanda izango da. Parranda ordu txikiak arte luzatuko da Olaztin eta plazan dantzaldia izango da.
Olaztiko 13 kintoak
Asier Lorea, Urtzi Markinez, Jon Baztarrika, Nahia Galbete, Joana Perez, Hodei Arguelles, Jon Arguelles, Leire Ayestaran, Andere Etxarri, Eduardo Gastaminza, Igone Imaz, Joseba Imaz eta Xabi Cruz.