Gaur goizean plazan elkartuko dira kintoak. 17 kinto dira, baina haiekin beste 9 kinto gazte eta kinto zahar ere ibiliko dira, guztira 26 kide. Kintoak: Estefania Malara, Janire Lopez, Ane Bañasco, Uxue Callejas, Amets Lertxundi, Maialen Ciria, Eunate Redin, Leire Olazaran, Josu Mozo, Jon Goikoetxea, Mikel Flores, Iñaki Mendieta, Iker Arregi, Mikel Arratibel, Iñaki Zubieta, Judith Sao Roque eta Aitana Arroki. Guztiak elkarrekin etxez etxeko eta lantegiz lantegiko eskean ibiliko dira astelehen goiz eta arratsaldez, trikitixaren doinuak lagun dituztela. Koheteek adieraziko dute herriko zein txokotan dauden. Bazkaltzeko eta afaltzeko geldituko dute eskea. Gaua Tolosako inauterietan despedituko dute, autobusa Arbizuko kintoekin konpartituz. Bihar, Tolosatik bueltan gosaldu ondoren, bezperako martxan bera izanen dute, eskean eta bazkari-afarietan. Eguna Altsasuko inauterietan despedituko dute, parrandan.