Kintoak 2014

Arbizuko kinto ospakizunak

Guaixe 2014ko ots. 28a, 16:00

9 kinto bilduko dira euren festa ospatzera: Amets Flores, Ane Zaldua, Olaia Eizagirre, Irati Lakuntza, Amaiur Lakuntza, Beñat Jaka, Jokin Urzelai, Aitor Lopez de Sabando eta Alex jaka. Gaur, ostiralarekin, afaltzera bilduko dira, Arbizuko jatetxe batean, eta gero parranda egingo dute herrian bertan. Bihar ihote ospakizunetan parte hartuko dute kintoek, baina bakoitzak bere koadrilarekin. Igandean, berriz, 11:00etan jarri dute hitzordua. Trikitilarien laguntzarekin etxez etxe diru eskean ibiliko dira kintoak. Herriko jatetxeetan bazkaldu eta afalduko dute, eta gauean Tolosara joango dira.

Astelehen goizean bilduko dira eta lantegietara joango dira eskatzera. Bazkari eta afaria ez dira faltako. Gauean, atzera ere Tolosara joango dira, autobusez, kinto lakuntzarrekin batera. Astearte arratsaldean, berriz, inauteri egitarauaren barruan, haurrendako jolasak antolatuko dituzte kintoek eta amiñ handia eta attun txikia erreko dituzte. Ondoren, herri afaria prestatuko dute eta eguna Altsasun edo Etxarrin despedituko dute.

Erlazionatuak

Uharteko kintoak

Guaixe 2014 mar 03 Uharte Arakil

Kintoak kalejira hastear

Guaixe 2014 ots 10 Iturmendi

Bakaikuko kintoak eskatzen

Guaixe 2014 ots 10 Bakaiku

Kinto ospakizunak aurrera

Guaixe 2014 ots 07 Olazti

Domekara arte, festa

Guaixe 2014 ots 07 Altsasu

Kintoak gaurtik

Guaixe 2014 ots 07 Urdiain

Festetarako boskotea

Guaixe 2014 ots 07 Gizartea

5 kinto, 3 jai egun

Guaixe 2014 ots 07 Bakaiku

Altsasuko Kintoak 2014

Guaixe 2014 ots 05 Altsasu

Kintoak eguerdian

Guaixe 2014 ots 05 Altsasu