Etxarriko kintoek gaurko afariarekin hasiko dituzte kintoen ospakizunak, baina aurretik Gizakunde, Andrekunde eta Garikunde ihote ospakizunetan eskean ibili dira, eta ateratakoarekin afaltzera bildu izan dira. Atzoko Zalduniyoteko elkartez elkarteko ibilbidean ere parte hartu zuten. Aurten 21 kinto daude: Aimar Iriarte, Aiora Unanua, Amaiur Lakuntza, Andoni Agirre, Anne Azkona, Ariane Mendiola, Ibai Irigoien, Irati Lakuntza, Ixabel Begiristain, Jon Arakama, Joritz Etxeberria, Lide Huizi, June Leza, Maider Gonzalez, Mikel Maiza Ledesma, Nerea Igoa, Olaia Eizagirre, Mikel Maiza "Razkin", Adrian Garciandia, Saioa Yeregi eta Uxue Etxeberria.
Gaur Aritzalko hotelean bapo afaldu eta gero, kinto zaharrekin batera Tolosara joango dira parranda egitera. Bihar goizean bueltatu eta gero, kaxeroz jantzi kintoek etxez etxeko eskeari ekinen diote, musika lagun mozorrotuen segizioa ondoan dutela. Bordan bazkaldu ondoren, arratsaldean, kalejira ere eginen dute eta parranda ordu txikietara arte luzatuko da. Bestalde, San Kiriko, San Adrian eta Ama Birjiñaren egunean Dantzakia dantzatuko dute aurtengo kintoek.