Kintoak 2014

5 kinto, 3 jai egun

Guaixe 2014ko ots. 7a, 08:30

Aurten 5 bakaikuar dira kintoak: Ander Zelaia, Eneko Larraza, Iban Cerezo, Irune Lopez de Zubiria eta Laida Etxeberria. Baina ospakizuneko segizioa beste hamarrekin osatuko dute, kinto-gazteak eta kinto zaharrak batuko zaizkielako. Gaur, ostiralean, Bakarrekoetxea elkartean bilduko dira bazkaltzera, eta arratsaldean poteoa eginen dute, akordeoia lagun. Atzera ere elkartean afalduko dute eta ondoren parrandaren txanda helduko da. Larunbatean goizeko 9:00etan jarri dute hitzordua, hamaiketakoa egin ondoren, musika lagun, etxez etxeko eskea egiteko. Herrian jasotakoarekin Ikaztegietako sagardotegi batera joanen dira bazkaltzera eta parranda Altsasun despedituko dute.

Kinto ospakizunak domekan despedituko dituzte. Elkartean afari-merienda eginen dute eta oraindik ere parrandarako gogoa dutenek azken ahalegina egingo dute.

Erlazionatuak

Uharteko kintoak

Guaixe 2014 mar 03 Uharte Arakil

Arbizuko kinto ospakizunak

Guaixe 2014 ots 28 Arbizu

Kintoak kalejira hastear

Guaixe 2014 ots 10 Iturmendi

Bakaikuko kintoak eskatzen

Guaixe 2014 ots 10 Bakaiku

Kinto ospakizunak aurrera

Guaixe 2014 ots 07 Olazti

Domekara arte, festa

Guaixe 2014 ots 07 Altsasu

Kintoak gaurtik

Guaixe 2014 ots 07 Urdiain

Festetarako boskotea

Guaixe 2014 ots 07 Gizartea

Altsasuko Kintoak 2014

Guaixe 2014 ots 05 Altsasu

Kintoak eguerdian

Guaixe 2014 ots 05 Altsasu