Tresnak konpontzen ikasteko tailerra izanen da ekainaren 15ean, asteazkenean, Etxarrengo plazan.
San Saastin musika eskolaren kontzertua izanen da ekainaren 15ean, asteazkenean, Lakuntzako kultur etxean.
Ekainaren 15ean, asteazkenean, Altsasuko Gure Etxean Gazte Euskaltzaleen Sareak bere burua aurkeztuko du. Euskarak bizi duen egoerak kezkatuta sortu zuten sarea, "euskararen aldeko borroka antolatua" egiteko.
Koldo Arnanz Zufiaurreren marrazketa eta margoketa tailerrean egindako lanen erakusketa izanen da, ekainaren 15era arte, Iortia kultur gunearen erakusketa gelan.
Unai Beroiz fotokazetariak egindako argazkien bidez pobrezia eta gizarte bazterkeria erakusten dute 'Begirada ezberdin bat' argazki erakusketa. Ekainaren 4tik 26ra Pikuxarren ikusgai egonen da.
Iñigo Aritza ikastolako ikasleen egindako lanen erakusketa mustuko dute ekainaren 15ean, asteazkena, Gure Etxean. Erakusketa ostiralera arte ikusgai egonen da.