Otsailaren 12an, igandea, promozioko eta maila nagusiko pilota partidak izanen dira Burunda pilotalekuan. Ezkurdia eta Martija bikoteak jokatuko du.
Otsailaren 12an, igandea, bertso jaialdia izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean. Besteak beste, Eneko Lazkoz bertsolari etxarriarrak parte hartuko du eta gai jartzailea Joseba Beltza etxarriarra izanen da.
Ilbeltzaren 28an, larunbata, Rafa Etxarri artistaren erakusketa mustuko dute Pikuxarren. Martxoaren 12ra arte egonen da ikusgai.
Otsailaren 12ra arte, igandea, Madagaskarko emakumeen bizitza kontatzen duen argazki erakusketa izanen da Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.
Otsailaren 2an, Gizakunde; otsailaren 9an, Andrekunde; otsailaren 16an, Garikunde; otsailaren 18an, Zalduniyote, eta otsailaren 21ean, Astearteiyote ospatuko dituzte ihoteak Etxarri Aranatzen.
Otsailaren 9an, 10ean eta 12n, osteguna, ostirala eta igandea, Darren Aronofsky zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.