Martxoaren 31n, ostirala, Sakanako Garapen Agentziak Ekonomia Zirkularra Enpresa Iraunkortasunaren Giltzarri jardunaldiak antolatu ditu, Irurtzunen.
Hilabeteko azken ostiralero bezala, martxoaren 31n Sexgunea zerbitzua izanen da Intxostiapunta gazte gunean.
Martxoaren 31n, ostirala, 'Pediatrak Altsasun orain!' lelopean elkarretaratzea eginen dute.
Martxoaren 31n, ostirala, Baztango Erdizen MAGNAk egin nahi duen harrobiaren aurkako eta landa eremuaren aldeko plataformaren solasaldia izanen da Altsasun.
Martxoaren 31an, ostirala, 'Amaraun. Irunez iraun' Oihana Iguaran eta Amaiur Luluagaren ikuskizunaren emanaldia izanen da Etxarri Aranazko kultu etxean.
Martxoaren 31n, ostirala, Etxerak deitutako elkarretaratzeak eginen dira Irurtzunen, Arbizun, Etxarri Aranatzen eta Altsasun.
Martxoaren 31n, ostirala, Penadas por la ley, Zero eta Ultimatum taldeen kontzertua izanen da Lakuntzako kultur etxean.
Martxoaren 8aren harira hainbat ekimen antolatu dituzte Irurtzunen: 1ean, 'Los hijos de Perséfone' jarduera; 2an, literatura solasaldia; 4an, afaria; 5ean, antzerkia; 12an, kontzertua; 15ean, zinemara; 18an eta 19an, scape room; 25ean, kafe solasaldia, eta 6tik 31era pintura erakusketa.
Azaroaren 25aren harira jositako patchwork lana martxoan zehar Sakanatik ibiliko da: 2an, Hiriberri; 4an, Olazti eta Uharte; 6an, Arbizu; 8an, Irurtzun; 10ean, Urdiain; 11n, Ziordia; 12an, Lakuntza; 14an, Iturmendi; 17an, Bakaiku; 19an, Irañeta; 26an, Altsasu, eta 31n, Etxarri Aranatz.
Emakumeen nazioarteko egunaren harira Sakanako Mankomunitateak eta zenbait udalek egitaraua antolatu dute martxoan zehar: antzerkiak, solasaldiak, afariak, ikuskizunak... Martxoaren 8a mobilizazio eguna izanen da, eta martxoaren 26an Lilasterketaren X. edizioa eginen dute.
Uharte Arte Garaikideko Zentroko arte garaikidea Nafarroan zabaltzeko programaren lehenengo geldialdia Altsasuko Iortia kultur gunea izan da. Martxoaren 3an mustu zuten Natalia Isla Sarratea komisarioak osatutako erakusketa eta apirilaren 16ra izanen da Altsasun.
Martxoaren 6tik 31era Irurtzungo pintura tailerreko erakusketa ikus daiteke herriko bi tabernatan.
Martxoaren 16tik apirilaren 23ra Aixita gazteluan egindako esku hartze arkeologikoen inguruko erakusketa izanen da Pikuxarren.
Martxoaren 30ean, 31n eta apirilaren 2an, osteguna, ostirala eta igandea, Gerardo Herrero zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Martxoaren 31n, ostirala, mustuko dute Iruñeko Kondestable jauregian Andra Mari Ikastola antolatzen ari den 2023ko Nafarroa Oinezaren 'Artea Oinez' erakusketa. Maiatzaren 7ra arte izanen da Iruñean.
Martxoaren 31n, apirilaren 1ean eta 2an, ostirala, larunbata eta igandea, Artisautzaren Europako egunen harira, Forjas Brun tailer eta museoak ate irekiak eginen du.
Martxoaren 31n eta apirilaren 1ean, ostirala eta larunbata, pala partidak izanen dira Etxarri Aranazko frontoian.
Martxoaren 31n, apirilaren 1ean eta 2an, ostirala, larunbata eta igandean, Irurtzungo antzerki tailerraren 'La dama vuelve' antzezlanaren emanaldia izanen da.