Abenduaren 23an, larunbata, Irurtzungo IX. Frontenis Txapelketa jokatuko da. Egoitza nagusia Irurtzunen izanen da, baina zazpi frontoitan izanen dira partidak.
Abenduaren 23an, larunbata, Altsasuko musika taldearen kontzertua solidarioa izanen da, Iortia kultur gunean.
Abenduaren 23an, larunbata, Mikel Urdagarinen eta bere bandaren emanaldia izanen da, Lakuntzako kultur etxean. Alvaro Olano musikariaren laguntza izanen du.
Abenduaren 1ean, ostirala, Koldo Arnanz Zufiaurre artista altsasuarrak lantegi zaharretan oinarritutako artelanen erakusketa mustuko du Uharte Arakilgo udaletxean. Erakusketa abenduaren 24ra arte egonen da ikusgai.
Ilbeltzaren 7ra arte Sakanako Belenzaleen Jaiotzen erakusketa zabalik egonen da, elkartearen Olatzagutiko egoitzan. Dozena bat dioramek osatzen dute erakusketa.
Abenduaren 12tik urtarrilaren 28ra arte ADItech-eko zientzialari ilustratuen inguruko erakusketa ikusgai egonen da, Iortia kultur gunean.
Abenduaren 14tik urtarrilaren 31ra arte Forjas Brunek eskuz egindako forja koadroen erakusketa izanen da, Pikuxarren.
Eguberrietarako zenbait ekimen antolatu dituzte ihabarrek: abenduaren 16, 23 eta 30ean, motxilak egiteko tailerra; 24an, mendi irteera; 29an, pizza tailerra; 30ean, bajera apainduko dute; ilbeltzaren 2an, gaileta tailerra, eta 4an, ipuin kontaketa izanen dira.
Lakuntzako pertzako kondairan oinarritutako ipuina sortu dute Garazi Otsagabia eta Iker Uribe lakuntzarrek, eta abenduaren 17an, igandea, Lakuntzako kultur etxean; abenduaren 21ean, osteguna, Pikuxarren, eta abenduaren 26an, asteartea, Altsasuko liburutegian aurkeztuko dute.
Abenduaren 21ean eta 25ean, osteguna eta astelehena, Justine Triet zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Abenduaren 22an, ostirala, lagun izkutua eginen dute Altsasuko gazte gunean; abenduaren 23an, larunbata, Party zozketa eginen dute.
Abenduaren 22an eta 23an, ostirala eta larunbata, jokatuko dira XIX. Sakanako Pala Txapelketako finalak. Ostiralean gazteen partidak izanen dira eta maila nagusikoak larunbatean. Maialen Larraza da maila goreneko ordezkari sakandar bakarra.
Abenduaren 24an ikazkin bikotea menditik jaitsiko da eta Sakanako herrietan bisitak eginen ditu, gauean opariak banatu aurretik; Zuhautzun eta Etxeberrin aurretik egonen dira Olentzero eta Mari Domingi, abenduaren 22an eta 23an, hurrenez hurren.
Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak abenduaren 23aren eta ilbeltzaren 4ra bitartean egitaraua antolatu du: abenduaren 23an, Punkaren beste aldean dokumentala izanen da; 27an, mus txapelketa; 29an, bertso afaria, eta ilbeltzaren 4an, Nerepe abeslariaren kontzetua eta zozketak.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |