Abenduaren 27an, asteazkena, Ziordiko Running taldeak eta Ziordiko Udalak antolatutako Gabonetako Txapelketa jokatuko da, herriko frontoian.
Abenduaren 3tik 27ra euskara protagonista den egitaraua antolatu du Aizpea taldeak: abenduaren 3an, Pirritx, Porrotx eta Marimotots; 4an, Irurtzun kantuz eta trikitilariak; 7an, Joxe Aldasoro ipuin kontalaria; 9an, bertso afaria; 13an, Azpimarrak-en solasaldia, eta 27an, euskaraz futbolean.
Abenduaren 27an, asteazkena, 'Arrastoan' film dokumentalaren emanaldia izanen da, Pikuxarren.
Ilbeltzaren 7ra arte Sakanako Belenzaleen Jaiotzen erakusketa zabalik egonen da, elkartearen Olatzagutiko egoitzan. Dozena bat dioramek osatzen dute erakusketa.
Abenduaren 12tik urtarrilaren 28ra arte ADItech-eko zientzialari ilustratuen inguruko erakusketa ikusgai egonen da, Iortia kultur gunean.
Abenduaren 14tik urtarrilaren 31ra arte Forjas Brunek eskuz egindako forja koadroen erakusketa izanen da, Pikuxarren.
Eguberrietarako zenbait ekimen antolatu dituzte ihabarrek: abenduaren 16, 23 eta 30ean, motxilak egiteko tailerra; 24an, mendi irteera; 29an, pizza tailerra; 30ean, bajera apainduko dute; ilbeltzaren 2an, gaileta tailerra, eta 4an, ipuin kontaketa izanen dira.
Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak abenduaren 23aren eta ilbeltzaren 4ra bitartean egitaraua antolatu du: abenduaren 23an, Punkaren beste aldean dokumentala izanen da; 27an, mus txapelketa; 29an, bertso afaria, eta ilbeltzaren 4an, Nerepe abeslariaren kontzetua eta zozketak.
Abenduaren 26an eta 28an, asteartea eta osteguna, haurrendako txapalarta tailerra izanen da, Uharte Arakilgo udaletxean. Ilbeltzaren 3, asteazkena, Gabonetako inguruko tailerra izanen da.
Abenduaren 27an eta 28an, astezkena eta osteguna, umoregile altsasuarraren bakarrizketa saioa izanen da Haritza tabernan. Aurretik gonbidapenak hartu behar dira, eta arrakasta ikusita hirugarren saio bat atera behar izan zuten.