Otsailaren 2an, ostirala, 'Indarkeria matxistarekin amaitzeko antolatu' proposamen politikoaren aurkezpena eginen du Sakanako Itaiak, Olaztiko kultur etxean.
Otsailaren 2an, ostirala, 'Una educación' liburuaren inguruan hitz eginen dute, Olatzagutiko liburutegian.
Ilbeltzaren 20an, 26an, 27an eta otsailaren 3an, Irurtzungo Euskal Herriko txapelketarako kanporaketak eta Felix Urra Mariñelarena txapelketa jokatuko dira.
Ilbeltzaren 25ean, otsailaren 1ean eta 8an, ostegunak, gizakunde, andrekunde eta garikunde izanen dira Etxarri Aranatzen. Kintoak txatarrez aterako dira kalera. Otsailaren 10ean, zalduniyote edo hiri ihotea ospatuko dute etxarriarrek, eta otsailaren 13an, astearteiyote.
Ilbeltzaren 26an, ostirala, 90. urteurren ospakizunei hasiera emanen diote. Otsailaren 29ra arte erakusketa izanen da; hilaren 31n, otsailaren 7an eta 14an, tailerra; otsailaren 2an eta 9an, Karmele Jaioren eta Reyes Berruezoren hitzaldiak; 16an, ikuskizuna, eta 23an, Angeles Casorekin topaketa.
Otsailaren 1etik 5era, ostegunetik astelehenera, izanen dituzte kinto olaztiarrek ospakizunak.
Otsailaren 1ean, 4an eta 5aen, Will Gluck zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Otsailaren 1ean eta 4an, osteguna eta igandea, Wim Wenders zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Otsailaren 4an, igandea, Santa Ageda koroak kalera aterako dira Irurtzunen, Irañetan, Lakuntzan, Lizarragabengoan, Etxarri Aranatzen eta Altsasun. Otsailaren 2an, ostirala, Iñigo Aritzako ikastolakoak sainduaren omenezko kantak abestera aterako dira.
Otsailaren 2an, ostirala, Futbolin txapelketa izanen da, Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean; otsailaren 3an, igandea, Altsasuko inauteriak ezagutzeko topaketa izanen da.
Otsailaren 2an eta 3an, ostirala eta larunbata, Gure Pilota elkartearen palisten partidak izanen dira, Etxarri Aranatzen. Otsailaren 1ean, osteguna, Aldatzen jokatuko dute.