Ilbeltzaren 25ean, otsailaren 1ean eta 8an, ostegunak, gizakunde, andrekunde eta garikunde izanen dira Etxarri Aranatzen. Kintoak txatarrez aterako dira kalera. Otsailaren 10ean, zalduniyote edo hiri ihotea ospatuko dute etxarriarrek, eta otsailaren 13an, astearteiyote.
Ilbeltzaren 26an, ostirala, 90. urteurren ospakizunei hasiera emanen diote. Otsailaren 29ra arte erakusketa izanen da; hilaren 31n, otsailaren 7an eta 14an, tailerra; otsailaren 2an eta 9an, Karmele Jaioren eta Reyes Berruezoren hitzaldiak; 16an, ikuskizuna, eta 23an, Angeles Casorekin topaketa.
Otsailaren 1etik 5era, ostegunetik astelehenera, izanen dituzte kinto olaztiarrek ospakizunak.
Otsailaren 1ean, 4an eta 5aen, Will Gluck zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Otsailaren 1ean eta 4an, osteguna eta igandea, Wim Wenders zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Otsailaren 4an, igandea, Santa Ageda koroak kalera aterako dira Irurtzunen, Irañetan, Lakuntzan, Lizarragabengoan, Etxarri Aranatzen eta Altsasun. Otsailaren 2an, ostirala, Iñigo Aritzako ikastolakoak sainduaren omenezko kantak abestera aterako dira.
Otsailaren 3an eta 4an, larunbata eta igandea, Barranka Txirrindularitza Taldearen talde mistoaren eta BTT taldearen irteerak izanen dira, hurrenez hurren.
Otsailaren 3an eta 4an, larunbata eta igandea, moxorroak, hartza, Aitezarko eta Landarra aterako dira Ihabarren.
Hiru ihote egun izanen dira Altsasun: otsailak 11, igandea, haur ihotea; otsailak 13, asteartea, herri ihotea, eta otsailak 17, larunbata, hiri ihotea. Otsailaren 3an, larunbata, ihoteen erakustaldia eginen dute, Intxostiapuntan; eta otsailaren 7an, asteazkena, erakusketaren mustutzea, Iortian