Maiatzaren 11n, larunbata, XV. Hiru Mendizerrak Urbasa, Altzania eta Aralar martxak batuko ditu. Aurten IV. Ochoa de Olza Memoriala izango da, eta SOS Himalaya Fundazioa lagunduko du. Izena ematea maiatzaren 4ra arte dago zabalik
Maiatzaren 11n, larunbata, Irurtzungo martxa zikloturista izanen da. 1985 urteko Reynols taldeko txirrindulariak eta Imanol Erbiti omenduko ditu. Izena ematea zabalik dago.
Maiatzaren 11n, larunbata, Etxarri Aranatzen dagoen ikastolaren festa izanen da, Lakuntzan.
Maiatzaren 11n, larunbata, Olatzagutiko gaztetxearen XXIX. urteurren festa izanen da.
Maiatzaren 11, larunbata, Santa Maria la Realeko Ahots Grabeen koroaren kontzertua izanen da, Izurdiagako elizan.
Maiatzaren 11n, larunbata, Palestiaren aldeko elkarretaratzeak eginen dituzte herri eta hirietako udaltxeen aurrean.
Maiatzaren 11n, larunbata, preso etxarriarraren heriotzaren 31. urteurrenean omenaldia antolatu du Jardunek, Etxarri Aranazko plazan.
Maiatzaren 11, larunbata, afizionatuen lasterketa izanen da Iturmendin, Urabasa Txirrindularitza Klubak antolatuta.
Maiatzaren 11n, larunbata, Tramankuluk sortutako ihes gela izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean.
Maiatzaren 11n, larunbata, ETBko telesaileko pertsonaien emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Bi saio izanen dira, eta sarrerak aspaldi agortu ziren.
Maiatzaren 11n, larunbata, Nafarroako Goi Mailako musika kontserbatorioko akordeoi ikasleen kontzertua izanen da, Bakaikun.
Maiatzaren 31ra arte Raul Oloriz Espinalen erakusketa izanen da, Pikuxarren.
Maiatzaren 1etik 12ra 'Erraldoiak 80 urtez Altsasun' erakusketa izanen da, Iortia kultur gunean.
Maiatzaren 9an, 12an eta 13an, osteguna, igandea eta astelehena, Roman Polanski zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Maiatzaren 10ean, ostirala, Gozagala eginen dute, Altsasuko gazte gunean. Maiatzaren 12an, igandea, karaokea izanen da.
Maiatzaren 10ean eta 11n, ostirala eta larunbata, ospatuko dituzte goiaingeruaren omenezko festak Iturmendin.