Maiatzaren 26an, igandea, Ganbazelai bigarren eskuko azoka antolatu dute, Iortia zabalgunean. Besteak beste, trukerako eta saltzeko aukera izanen da.
Maiatzaren 26an, igandea, Sakanako Mankomunitateak antolatutako Bizikleta ibilaldi berezia izango da, Irañetan. Ibilaldia ez ezik, herri jolasak, ipuin kontalaria eta bizikleta konpontzeko tailerra izango dira.
Maiatzaren 31ra arte Raul Oloriz Espinalen erakusketa izanen da, Pikuxarren.
Maiatzaren 30era arte arte tailerreko ikasleen lanak ikusteko aukera izanen da, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan.
Maiatzaren 26an, igandea, Lakuntzako Azoka izanen da. Aurretik, bertako produktuak sustatzeko ekimenak izanen dira: 23an, Kalaxkaren aurkezpena; 24an, pintxo potea, eta 25ean, tortilla txapelketa.
Maiatzaren 23an, 26an eta 27an, osteguna, igandea eta astelehena, Viggo Mortesen zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Maiatzaren 24tik 26ra, ostiraletik igandera, ospatuko dituzte Trinitateko festak irurtzundarrek.
Maiatzaren 24tik 26ra, ostiraletik igandera, Uharte Arakilgo galiziar festa izanen da, plazan. Aurten Lugoko Pulpeiro Baralla da gonbidatua.
Maiatzaren 25ean eta 26an, larunbata eta igandea, Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak antolatutako festak izanen dira.