Urriaren 6an, igandea, Altsasuko Barranka Txirrindularitza Taldearen BTT taldeak Lubierri eta Haginera 47 kilometroko ibilbidea eginen du. Zumalakarregi plazatik abiatuko dira, 08:30ean.
Urriaren 6an, igandea, 11:00etatik aurrera, XLIX. Mendira Joan Etorria mendi lasterketa izanen da, Etxarri Aranatzen, ferien baitan, Udaberri elkarteak antolatuta. Dortsal banaketa lasterketaren aurretik izanen da, 09:00etatik 10:00etara, eta izena ematea urriaren 4ra arte zabalik dago, Kronoak.com webgunean.
Urriaren 6an, igandea, Juan Jesus Garcia Galocha eta Pedro Solis Garcia zinemagileen Buffallo Kids animazio filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunearen areto handian. Sinopsia: Tom eta Mary, bi anaia umezurtz, New Yorken lehorreratu ziren XIX. mendearen amaieran. Osabarekin elkartzeko, Mendebalde Basatia zeharkatzeko tren batean polizoi gisa abenturatuko dira, eta Nick ezagutuko dute, beren bizitzak betirako aldatuko dituen lagun berri eta aparta. Elkarrekin bidaia arriskutsu batean murgilduko dira, bilau gaiztoei aurre eginez, ustekabeko lagunak eginez eta egoera paregabeak biziz. Saioa: Urriaren 6an, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (4 euro). Hizkuntza: euskara.
Urriaren 6an, igandea, Xabier Lizasoren Txuri-beltza da ta... musika eta jolasa uztartzen duen ekimena izanen da, 17:30ean, Irurtzungo kultur etxean. 3 eta 12 urte bitarteko haurrendako bideratuta dago, eta euskaraz izanen da.
Urrian Doris Vicente, Agus Lizarraga eta Luisa Aldaburu margolarien erakusketa kolektiboa ikusgai izanen da Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Urriaren 13ra arte, Yolanda Arnedo dekorazio tailerraren lanak ikusgai egonen dira, Iortia kultur guneko erakusketa gelan.
Urriaren 3an, 6an eta 7an, osteguna, igandea eta astelehena, Audrey Diwan zinemagilearen Emmanuelle filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunearen areto nagusian. Sinopsia: Emmanuelle galdutako plazer baten bila dabil. Hong Kongera joango da bakarrik negozio-bidaia batean, eta hiri sentsual global horretan jende ugarirekin elkartuko da. Kei ezagutuko du, baina gizonak behin eta berriz saihestuko du Emmanuelle. Saioak: Urriak 3, osteguna, 19:15ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro). Urriak 6, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro). Urriak 7, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.
Urriaren 3an eta 6an, osteguna eta igandea, Paula Ortiz zinemagilearen 'La virgen roja' filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur guneko areto txikian. Sinopsia: Hildegart etorkizuneko emakume bihurtzeko izan eta hezi zuen Aurorak, alaba 30eko hamarkadako pertsona adimentsuenetako bat izateraino Espainian, baita emakumeen sexualitatearen erreferenteetako bat ere. 18 urterekin, Hildegartek eta Abel Vilella ezagutu eta gizonak mundu emozional berri bat esploratzen eta amaren habia latzetik aldentzen lagunduko dio. Aurora alabaren gaineko kontrola galtzeko beldur da. 1933ko udako gau batean, ama-alabek elkarri aurre egingo diote: Hildegart Proiektuaren amaiera da. Saioak: Urriak 3, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro). Urriak 6, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).