Ilbeltzaren 19an, igandea, Altsasuko suhiltzaileen ondotik abiatuko da mobilizazioa. Inplikatutako "eragile guztiei inplikazioa" eskatu nahi die langileen ordezkariek, "Altsasuko lantegiaren etorkizuna eta enplegua bermatu ahal izateko".
Ilbeltzaren 19an, igandea, Yarleku Teatro konpainiaren 104. haurra antzezlanaren emanaldia izanen da, 12:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean. Eva Azpilikueta altsasuarra eta Laura Villanueva dira antzezleak, eta Jokin Oregin zuzendu du lana. Sarrerak 4 eurotan eros daitezke kultur gunearen webgunean edo txarteldegian. Umezurztegi batean adoptatua izateko irrikan dagoen neskato bat da protagonista. Egoera berean dauden beste neska batzuek bezala, jantziak egiten eta josten ematen ditu egunak. Emanaldia euskaraz izanen da.
Ilbeltzaren 19an, igandea, 17:00etan, Teatro Paraiso Antzerkia konpainiaren Kutxartean antzezlanaren emanaldia izanen da, Olatzagutiko kultur etxean. Xabier Artieda etxarriarra, Aritz Bengoa eta Xabier Flamarique dira antzezleak, Rosa Garcia egilea eta Tomas Fernandez zuzendaria. 2024ko Feten jaialdiko Clown onenaren saria irabazi zuen, eta clown lengoaia erabiltzen du publikoarekin elkarrizketa egiteko. Sormenaren motorrean jokoa eta sorpresa daude. Sarrerak Olatzagutiko Udalaren webgunean eta kultur etxean eros daitezke, 3 eurotan aurretik eta 3,5 eurotan egunean bertan.
Ilbeltzaren 18tik 20ra, larunbatetik astelehenera, ospatuko dituzte neguko festak lakuntzarrek. Ilbeltzaren 17an, ostirala, festaurrean, hainbat ekimen antolatu dituzte, besteak beste, Piperropil txapelketa. Danborrada, ohi bezala, ilbeltzaren 19an gauerdian izanen da.
Ilbeltzaren 16an eta 19an, osteguna (19:00eta) eta igandea (17:00etan eta 19:30ean), Greg Kwedar zinemagilearen Las vidas de Sing Sing filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Sing Sing Zentro Korrekzionalean (munduko segurtasun handieneko espetxe ezagunenetako bat) espetxeratutako preso talde txiki batek bere antzezlana muntatu nahi du antzerki-tailer baten barruan. Arte eszenikoen bidez, gizon horiek mundua borrokatzeko leku gisaikustealortzen dute. Antzezleak: Colman Domingo, Clarence Maclin, Sean Blackman, Paul Raci, David Giraudy, John Divine G Whitfield, Patrick Griffin, Mosi Eagle, James Williams, Brent Buell, Johnny Simmons, Sean Dino Johnson, Michael Capra. Emanaldiak: Ilbeltzak 16, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro). Ilbeltzak 19, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro). Ilbeltzak 19, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro). Hizkunza: gaztelania.
Ilbeltzaren 16an eta 19an, osteguna eta igandea (19:00etan), Paul Schrader zinemagilearen Oh Canada filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Kanadako dokumentalista ezagun batek azken elkarrizketa bat eskaini dio bere ikasle ohi bati, bere bizitzari buruzko egia osoa kontatzeko. Emaztearen aurrean filmatutako aitortza. Sinopsia: Richard Gere, Uma Thurman, Jacob Elordi, Michael Imperioli, Kristine Froseth, Victoria Hill, Aaron Roman Weiner, Ryan Woodle, Megan MacKenzie, Joshua Wills, Gary Hilborn, Jean Brassard, Amanda Lea Mason. Emanaldiak: Ilbeltzak 16, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro). Ilbeltzak 19, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro). Hizkuntza: gaztelania.