Martxoaren 28an, ostirala, 17:30ean, Lakuntzako Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatutako Aprender a gestionar la ansiedad hitzaldi informatiboa izanen da, Lakuntzako kultur etxean.
Martxoaren 28an, ostirala, Sexgunea sexualitate aholkularitza zerbitzu doan eta konfidentziala izanen da, 17:30etik 20:30era, Intxostiapunta gazte gunean. Martxoaren 29an, larunbata, 18:00etan, gazte gunean, Momotxorroak. Kaos baten istorioa film dokumentalaren emanaldia izanen da, publiko orokorrari irekia.
Martxoaren 28an, ostirala, Joseba Sarrionandiaren idazlearen 'Hitzen libertatea' solasaldia izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean, Guaixe Fundazioak antolatuta.
Martxoaren 28an, ostirala, 18:30ean, Gregoria Beatriz Egizabalen bakarrizketa izanen da, Arbizuko udaletxearen batzar aretoan. Feminista jaio ala egiten den galderari erantzuten saiatzen Egizabalek hainbat pasadizotik ikerketa egin zuen. Egitasmoa Arbizuko Udalak Emakumeen Naziaorteko Egunaren harira antolatutako programaren barruan antolatu dut.
Martxoaren 28an, ostirala, 21:00etan, Fran Urias etxarriarraren ZELANDA taldearen kontzertua izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Taldean Xabi Seko altsasuarra baxu jolea da ere, eta Azkenengo besarkadak deitutako diskoa kaleratu berri dute. Etxarri Aranazko kontzerturako sarrerak 6 eurotan eros daitezke, udalaren webgunean.
Martoxan Irurtzun eta inguruko herriak Irurtzungo margo tailerreko ikasleen erakusketa izanen da, Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Martxoaren 12an, asteazkena, Igone Mariezkurrena kazetariaren eta Irantzu Pastor argazkilariaren 'Emakumeen aurkako indarkeria ikusiezinak eta erresilientzia historia zenbaiten' inguruko erakusketa mustuko dute Iortia kultur gunean. Martxoaren 31 arte izanen da ikusgai.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |