Maiatzaren 4an, igandea, 17:00etan, Euskaraldirako balkoiak apaintzeko euskalanak eginen dituzte, Olatzagutiko plazan.
Maiatzaren 4an, igandea, 19:00etan, Haize Berriak bandaren Big Band & Orchestra kontzertua izanen da, Altsasuko Foru plazan, Alde Zaharreko Festen barruan. Swing eta Jazz aroko Duke Ellington, Glenn Miller, Count Basie edo Benny Goodmanekin batera jotzen zuten big banda eta orkestren giroa gogora ekarriko dute. Jasone Etxebeste izanen da zuzendaria.
Apirilaren 30ean, asteazkena, Jaio Lertxundiren Mari, lamiak eta basoko aztarnak erakusketaren mustutzea izanen da, 18:00etan, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. Erakusketa maiatzaren 18ra arte ikusgai egonen da. Naturara itzultzeko gonbidapena egiteko eta begiradak aldatzeko proposamena egiten du erakusketak.
Apirilaren 29an, asteartea, Martxel Larrazaren eta Joseba Olagarairen, besteak beste, LGTBI komunitateak herrietan bizi duen erbesteratze prozesuaren inguruko hitzaldia izanen da, Iortian. Egun berean, fotokazetaritza proiektuaren erakusketa mustuko dute; maiatzaren 6ra arte izanen da ikusgai.
Maiatzaren 1ean, 4an eta 5ean, ostirala, igandea eta astelehena, Bidasoan bizitzen ari den emergentzia humanitarioa lantzen duen filmaren emanaldia izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean. Maiatzaren 1ean Asier Urbieta zuzendari eta gidoilaria emanaldia izanen da.
Maiatzaren 3an eta 4an, larunbata eta igandea, Alde Zaharreko festak eta Maiatzeko Artisau Azoka ospatuko dute, Altsasun. Altsasuko Gazte Asanbladak ostiralean hasiko ditu ospakizunak.