Uztailaren 25ean, ostirala, Arakil eguna ospatuko dute, Itxasperrin eta Egiarretan.
Uztailaren 25ean, ostirala, 19:30ean, A toda madre mariatxi taldearen kontzertua izanen da, Altsasuko Foru plazan, Altsasuko Udalak udarako antolatu duen kultur programazioaren barruan.
Uztailaren 25ean, ostirala, 22:00etan, Venecia mio cuore Irurtzungo antzerki taldearen antzezlanaren emanaldia izanen da, Gernika plazan. "Irudimenezko" Venezia batean oinarrituta dago aurtengo antzerki taldearen lana; pertsonaiek Venezian pentsatzen dute behihn eta berriz, eta bakoitzak bere Venezia dauka.
Ekainaren 16tik aurrera Pikuxar tabernako hormak Cocoli Areta artistaren pirograbatuen erakusketarekin daude apainduta.
Uztailaren 25etik 28ra, ostiraletik astelehenera, ospatuko dituzte festak Arakilgo herrian.
Uztailaren 24tik 28ra, ostegunetik astelehenera, ospatuko dituzte Santiago festak bakaikuarrek.
Uztailaren 24tik 27ra, ostegunetik igandera, ospatuko dituzte festak olaztiarrek.
Uztailaren 24an, osteguna, hasiko da Hatortxurock elkartasun jaialdiaren 30. eta azken edizioa, Lakuntzan. Igandera arte ehun talde baino gehiago ariko dira; larunbatean, Kaixer eta Baldari omenaldia eginen zaie, eta igandean 'Etxera!' ekitaldi nazionala izanen da.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |