Abenduaren 12an, ostirala, Sakanako Mankomunitatearen 2024 eta 2025eko Sakanako Kirolari Onenak sarituko ditu, Irurtzunen. Amaia Gerrikagoitiak Kirol teknikaria gidatuko du ekitaldia.
Abenduaren 12an, ostirala, 18:00etan, Extremadurako migrazioa Nafarroan aztertu duen Soraia Hurtado Martin Historia eta Ondarean graduatua eta Hogar Extremeñoko ikerlariarekin De Extremadura, Sakanara solasaldia izanen da, Etxarrengo elakrtean. Prozesu hori bizi izan duten pertsonen testigantzak eta bizipenak: Jose Palo, Paula Florencio, Francisco Chaparro eta Maria Pinto. Gaztelaniaz.
Abenduaren 12an, ostirala, 18:30ean, Lakuntzako liburutegian, Oihane Andueza Imirzaldu lakuntzarraren eta Victor Mesanzaren Entre real y dades liburuaren aurkezpena izanen da.
Abenduaren 12an, ostirala, 19:00etan, Emma Larretaren hitzaldia eta elkarrizketa izanen da, Biltoki gaztetxean; Larretak El mapa de mis cicatrices liburuaren ingruko hitzaldia emanen du. Biltokiko gazteek antolatu dute solasaldia, eta ondoren pintxopotea izanen da.
Abenduaren 12an, ostirala, 19:30ean, Iribarne antzezlanaren emanaldia eginen du Butacazero konpainiak, Iortia kultur gunean: Espainiako bigarren mailako ezinbesteko pertsonaietako baten eskutik gaur egungo egoeraraino nola heldu den ulertzeko saiakera bat da. Satira honek frankismoaren aurka egiten du eta begirada kritiko eta ironiko baten bidez gaurkotasunezko gaiei buruz hitz egiten du. Ez da Manuel Fragari buruzko biopic bat, baina antzezle taldeak txanda hartzen du haren pertsonaia interpretatzeko, haurtzarotik hil arte. Lana hiru zatitan planteatuta dago. Espainiako Zentro Dramatiko Nazionalaren eta Ribadaviako Nazioarteko Antzerki Mostraren babesa du. Sarrerak 12 eurotan eros daitezke.
Azaroaren 19tik aurrera Manuel Delgadoren Ibili, behatu eta arnasa hartzen dut Basaburuako basoan argazki erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar tabernan.
Ilbeltzaren 11ra arte jaiotza egile sakandarrek egindako artelanak ikusgai izanen dira, Olatzagutian. Dozena bat dioramaren bidez Jesusen jaiotzako hamabi pasarte kontatzen dituzte.
Abenduaren 11tik 14ra Santa Luziaren omenezko festa "txikiak" ospatuko dituzte Ziordian.
Abenduaren 11n, osteguna, 'Aita Mari: Migrazioa eta giza eskubideak' hitzaldia izanen da, Olatzagutiko kultur etxean. Egun berean mustuko dute Itsas Salbamendu Humanitorioaren inguruko erakusketa, 18ra arte ikusgai egonen dena, liburutegian.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||