Abenduaren 14an, igandea, Saigots eta Sorogainen arteko mendi irteera antolatu du Sakanako Mendizaleak taldeak. Ezkabako III. Etapa da, eta guztira, 15,30 kilometro eginen dituzte mendizaleek; 668 metro aldapan gora eta 397 metro aldapan behera. Bazkaria Auritzeko Loizu jatetxean eginen dute. 06:00etan abiatuko dira Olaztitik. Abenduaren 10era arte eman daiteke izena 609223681 telefonoan (Miguel).
Abenduaren 14an, igandea, 12:00etan, Irurtzun Kantuz emanaldia izanen da, Foru plazan, Aizpea Euskara Taldearen Euskal Ekitaldiak programaren barruan.
Abenduaren 14an, igandea, 12:00etatik aurrera, Bigarren eskuko elkartasun azoka antolatu dute, Sakanako Mankomunitateko Anitzartea zerbitzuak, Sakana Harrera Haranak eta Felipe Rinaldi fundazioak antolatutako Giza Eskubideen Zikloaren barruan.
Abenduaren 14an, igandea, 13:00etan, Etxarri Aranazko plazatik, Bagiñen, bagaa eta izanen gaa euskararen biziberritzea Etxarrin hitzaldi ibiltaria eginen dute herriko eragileekin: ikastola, eskola, euskalduntze-alfabetatze, euskra taldeak, Guaixe eta UEMA. Etxarri Aranazko Udalak, Sakanako Mankomunitateak eta herriko eragileek antolatu dute ekimena.
Abenduaren 14an, igandea, 17:00etan, Xaboi saltzailea ikuskizunaren emanaldia izanen da, Olaztiko kultur etxean; magia, argiak eta burbuilak nahasten dira; XVI. Mendeko Frantziako baso baten kanpoaldean hasten da istorioa. Txabola txiki eta ilun batean xaboi saltzaile gazte bat bizi da, eta gau ekaiztsu batean inguruan dituen objektuekin aurkikuntzak egiten hasten da. Sarrerak aurretik 3 eurotan eros daitezke, Olaztiko Udaleko webgunean, eta egunean bertan kultur etxean, 3,5 eurotan.
Larunbatero eta igandero Barranka Txirrindularitza Taldeko talde mistoak eta BTT taldeak irteerak egiten dituzte.
Azaroaren 19tik aurrera Manuel Delgadoren Ibili, behatu eta arnasa hartzen dut Basaburuako basoan argazki erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar tabernan.
Ilbeltzaren 11ra arte jaiotza egile sakandarrek egindako artelanak ikusgai izanen dira, Olatzagutian. Dozena bat dioramaren bidez Jesusen jaiotzako hamabi pasarte kontatzen dituzte.
Abenduaren 11tik 14ra Santa Luziaren omenezko festa "txikiak" ospatuko dituzte Ziordian.
Abenduaren 11n eta 14an, osteguna eta igandea, La voz de Hind Kaouther Ben Hania zinemagilearen eta Palestinako benetako istorio batean oinarritutako filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: "2024ko urtarrilaren 29an Ilargi Erdi Gorriko boluntarioek larrialdi deia jaso zuten, sei urteko neskato bat sutan dagoen auto batean harrapatuta zegoela Gazan, eta errekatatua izateko erregutzen. Telefonoa eskegi ez zezan saiatzen ziren bitartean, anbulantzia bat bidaltzeko ahalegin guztiak egin zituzten". Emanaldiak: Abenduak 11, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro). Abenduak 14, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro).
Abenduaren 14an eta 15ean, igandea eta astelehena, Nuremberg James Vanderbilt zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: "Nazien erregimenaren aurkako Nurembergeko epaiketak direla eta, Douglas Kelley psikiatra estatubatuarrari agindu diote preso ofizial naziak gerra-krimenengatik epaitzeko gai diren argitzeko. Hau, Hermann Goring-ekin, Hitlerren eskuin eskuarekin, argitasunborroka konplexu batean murgilduta dago.." Emanaldiak: Abenduaren 14an, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian. Abenduaren 15ean, astelehena, 19:30ean, Iortia kultur guenaren areto txikian.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||