Ilbeltzaren 18an, igandea, 17:00etan, Bob Esponja: Una aventura pirata marrazki bizidunetako filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Bobek, morroihandia dela erakusteko desesperatuta, ausardia erakutsi nahi dio Karramarro jaunari, Holandar Erranteari jarraituz, legendazko pirata fantasma misteriotsuari. Emanaldia: Ilbeltzak 18, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4 euro).
Ilbeltzaren 17an, larunbata, San Anton eguna da, eta Dorrao, Bakaiku eta Urdiaingo kofradiek larunbatean eta Iturmendiko kofradiak igandean ospatuko dute.
Urtarrilaren 11n eta 18an, igandeak, Altsasun eta Lakuntzan, hurrenez hurren, Haize Txikiak bandaren kontzertuak izanen dira. Altsasuko kontzertua Iortia kultur gunean izanen da, 13:00etan, eta sarrerak 3 eurotan eros daitezke kultur guneko webgunean edo txarteldegian. Lakuntzako kontzertua Sansaastin festen barruan izanen da, 12:00etan, kultur etxean. Sakanako musikari gaztetxoak bost egunez entseatzen egon dira Mario Fernandinoren gidaritzapean.
Urtarrilaren 16tik 18ra eta 20an ospatuko dituzte neguko festak Lakuntzan. Egun handia, asteartean izanen da, San Saastin eguna, eta gauerdian eginen duten danborraldiarekin hasiko da.
Ilbeltzaren 15ean, 18an eta 19an, osteguna, igandea eta astelehena, Daniel Sanchez Arevalo zinemagilearen Rondallas filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Galiziako marinel herri txiki bat astindu zuen arrantza ontzi baten hondoratze tragikotik bi urtera, herritarrek erabaki dute badela garaia ilusioa berreskuratzeko eta dolua atzean uzteko. Hori dela eta, berriro elkartu dira errondaila martxan jartzeko, inguruko herrien aurkako lehiaketa batean lehiatzeko asmoz, baina batez ere berriz ere aurrera begira hasteko asmoz. Filmak Espainiako Zinema Akademairen Goya sarietarako izendapen jaso du. Emanaldiak: Ilbeltzak 15, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro). Ilbeltzak 18, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 5; egunean, 6 euro). Ilbeltzak 19, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro).
Ilbeltzaren 15ean, osteguna, eta 18an, igandea, Philipp Stolzl zinemagilearen El médico 2 filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Isfahanengandik ihesi, Rob Cole medikua Londresera iritsi da, bere medikuntza ezagutza partekatzeko asmoz. Emanaldia: Ilbeltzak 15, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro). Ilbeltzak 18, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro).
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||