Asteburuan hasiko du Altsasuk bere ihote zikloa, inauteri txikiak, herri-inauteriak eta piñatak osatzen dutena. Aurretik hainbat ekimenek ihoteak bertan direla adierazi dute. Esaterako, ikastetxeetan eta Intxostia puntan egin diren momotxorroen dantzen entseguak edota asteartean kultur gunean zabaldutako marrazki erakusketa, hilaren 20ra arte ikusgai izanen dena. Ihote ospakizunak hasi aurretik, bihar gazte gunean inauteriei buruzko hitzaldia emanen dute ihote batzordeko kideek. Bestalde, astearteko herri-bazkarira joan nahi dutenek ohiko tokitan eros ditzakete txartelak, zortzi eurotan.
Astearteko herri ihoteko segizioa osatuko duten pertsonaiak honakoak dira: momotxorroak, ereintza, juan-tranposoak, maskaritak, akerrak eta sorginak, ezkontza eta matxin gaiztoak.
Otsailak 15, domeka. Inauteri txikia.
17:30ean Haurren maskarada foru plazan. Txokolate-jana eta mozorro festa Big Band
Bum taldearekin.
22:30ean Zezensuzkoa.
Otsailak 17, asteartea. Herri inauteria.
14:30ean Herri bazkaria, Burunda pilotalekuan.
16:30ean Puska biltzea, Alde Zaharrean.
16:30ean Momotxorro txikien elkarretaratzea eta txokolate-jana Zumalakarregi plazan.
17:00etan Momotxorro txikien irteera, Agoizko burrunbak, Txorongo txarangak,
Musika Eskolako dantzari eta fanfarreak eta hankaluzeek girotuta.
17:30ean Herri askaria bildutako puskekin, Gure Etxean.
18:00etan Momotxorro txikien dantza, Foru plazan. Ondoren, momonzuskoa.
18:45 Odolaren erritoa eta herri inauteriko elkarretaratzea, Zelandi pilotalekuan.
19:00etan Dantzaldia Gaubela taldearekin, Foru plazan.
19:30ean Herri inauteriaren irteera Zelanditik, Txorongo txaranga, Musika Eskolako eta
Zangitu fanfarreak, Altsasuko txistulari eta gaitajolea eta Agoizko Burrunbaz lagunduta. Momotxorroen dantza: Isidoro Melero, San Juan, Bakea, Egubera, Ferialde eta Gartzia Ximenez kaleetan.
Aguaingo Jaiki taldearen emanaldia, akelarrea eta sorginen dantza Zumalakarregi plazan.
Ezkontza eta ezkontz-auzatea Gurutze Saindua kalean.
21:00etan Foru plazara iristea eta momotxorroen dantza.
21:30ean Ezkila jotzea, mozorroak kentzea eta akaberako momotxorroen dantza.
22:00etatik 24:30era Dantzaldia Gaubela taldearekin, Foru plazan.