Inauteriak-Ihoteak 2015

Igandean eta asteartean, badatoz Mamuxarroak!

Guaixe 2015ko ots. 14a, 13:00

Unanuko mamuxarroak aski ezagunak dira. Kamixeta eta galtzontzilo luze zuriak, gerriko beltza edo gorria, paxpalinak eta zatak soinean dituztela eta aurpegia metalezko katolaz estalita, kalera aterako dira igandean eta asteartean. Makila arin-arin mugitzen dute eta inor gutxi libratzen da hanketan makilakada majoa hartzeaz.

Igandean mamuxarro txikiak izanen dira protagonista, eta astearte-ihotean mamoxarro handiak. Bi egunetan arratsaldeko 16:30 edo 17:00ak aldera aterako dira mamoxarroak, eta 18:00ak arte Unanuko karriketan gora eta behera ibiliko dira, jendea berotzen. Ondoren auzatea eginen da eliza atean, musikak lagunduta. Ohi bezala, astearte ihotean herriko emakumeek prestatutako piperropil goxoak ez dira faltako. Gauean, herritarrek afaria eginen dute eskean ateratakoarekin.

Erlazionatuak

Ihabarko inauteriak 2015

Maialen Huarte Arano 2015 ots 23 Gizartea

Mozorro gehiago

Guaixe 2015 ots 20 Altsasu

Koadrila mozorroen txanda

Guaixe 2015 ots 20 Olazti

Altsasuko haur ihauteriak 2015

Eneida Carreño Mundiñano 2015 ots 18 Altsasu

Sorgin dantza-Altsasuko musika eta dantza eskolako ikasleak

Eneida Carreño Mundiñano 2015 ots 18 None

Arbizuko astearte iyotea

Guaixe 2015 ots 18 None

Altsasuko Momotxorroen dantza Foru Plazan

Eneida Carreño Mundiñano 2015 ots 18 Gizartea

Inauterien bideo laburpena

Guaixe 2015 ots 17 Altsasu

Unanu inauteriak 2015

Guaixe 2015 ots 16 None

Bakaikuko inauteriak 2015

Guaixe 2015 ots 16 None

Arbizuko hiri ihoteak

Guaixe 2015 ots 16 Arbizu

Olaztiko zortzikoa

Guaixe 2015 ots 15 Olazti

Mozorro txikiak

Guaixe 2015 ots 17 Ziordia

Denok ihoteez gozatzera!

Guaixe 2015 ots 13 Lizarraga

Haurrak nagusi

Guaixe 2015 ots 14 Arruazu