Etxeko txikienak izanen dira Arbazuko moxorroen protagonistak. Haien mozorroekin igandean, 17:00ak aldera, plazara aterako dira. Moxorroak ez dira faltako; herri ihoteko Arruazuko pertsonaiak dira, burua estalita eta zigorra eskuan, jendea berotu nahian ibiliko dira. Etxez etxe egindako errondan bildutako jaki eta diruarekin, txikiek Itur-Gain elkartean merienda ederra eginen dute.