Iturmendin domeka dute inauterietako egun nagusia. 17:00etatik aurrera mozorroen kalejira izanen da, buruhandiekin, eta festarekin bat eginen dute herritar guztiek. Haurren gozamenerako, urtero bezala, kalejiran parte hartuko du dragoi miragarriak. Mozorro giroan, iturmendiarrek buelta emanen diote herriari. Festa borobiltzeko, 18:00etan txokolatada eginen dute frontoian. Eguraldiak laguntzen ez badu Aritzaga elkartean babestuko dira.
Asteartean ihote giroak jarraipena izanen du Aitzkozar elkartean. 19:00ak aldera jitomotxorroen kalejira zaratatsua eginen dute herrian barna, eta, ondoren, Aitzkozar elkarteko beroan elkartuko dira afaltzera.