Ziordiko haurrak izanen dira beste behin garizuma bezperako eguneko protagonistak. Asteartean, 17:00ak aldera, haur ziordiar guztiak bilduko dira, mozorrotuta. Kalejira alaia osatuko dute, musika lagun. Ibilbidea despeditu ondoren, Errekakartea elkartean txokolate gozoa merendatuko dute.