Hiriberrin larunbatean ospatuko dituzte inauteriak. Maider Uhartek kontatu digunez, Nafarroako inauterien inguruko liburu batean Hiriberriko ihoteei buruzko istorioa agertzen da. 1949an berreskuratu zuten. Hiriberriko herritarrak istorio horretan oinarritu dira, eta aldaketa batzuk eginez, bihar goizean Hiriberriko herri ihoteak ospatuko dituzte. Horrela, 12:00etan momoxarroak bilduko dira plazan, aitittarko ondoan dutela. Trikitixaren laguntzarekin buelta emango diote herriari eta momoxarroak euren erratzekin herritarrak izutzen eta astintzen saituko dira. Ondoren, aitittarkok sutan bukatuko du.
14:30ean mozorrotuen ihote bazkaria hartuko du Txitera elkarteak. Mozorratzeko gai bat zehazten dute urtero, eta aurtengoa pertsonaia historikoak izanen da. Horrela, bazkaltzera pertsonaia historikoz mozorrotuta agertuko dira Hiriberrikoak. Bazkalondo animatuan ez da mus txapelketarik faltako. Eta festa afariarekin borobilduko dute askok.