Garizumako aurreko hiru ostegunetan ihote ospakizunak izan dira Etxarri Aranatzen: Gizakunde, Andrekunde eta Garikunde ospatu dira. Ihoteak igandeko zalduniyoterekin eta astearteiyoterekin despedituko dira. Igandean haurrak izango dira protagonista eta asteartean etxarriar guztiak eta kintoak.
Otsailak 15, igandea. Zalduniyote: Haurrak txatarras mozorratzeko eguna
Herriko elkarteetatik txatar ibilbidea.
16:30ean Karrikestu elkartean emanen zaio hasiera herriko elkarteetatik barna egingo den txatar ibilbideari.
Otsailak 17, asteartea. Astearteiyote
10:00etatik 14:30era Herrian zehar Txurrutxiki txarangarekin kalejira, kintoen eskutik.
12:00etan Rum-rum rock, haurrendako animazioa.
13:30ean Txarangarekin kontzertua plazan.
14:30ean Bazkari herrikoia Karrikestu elkartean.
17:30ean Txokolatada.
17:00etatik 19:30era Txurrutxiki txarangarekin kalejira herrian zehar.
18:00etatik 22:00etara Dantzaldia Orots taldearekin.
(Eguraldiaren arabera, ekitaldiak plazan edo pilotalekuan izanen dira.)
* Goizetik hasita mozorratu eta ongi pasatzeko deia egin du iyote batzordeak.