Kinto ospakizunekin bat egiten dute inauteriek Uharte Arakilen. Mozorrotuen eguna biharkoa izanen da. Aurten, goiz goizetik murgilduko dira uhartearrak inauterietan. Goizean gosaltzera bilduko dira koadrila batzuk, eta eguerdi aldera buelta emango diote herriari trikitixen laguntzarekin. Ondoren, mozorrotuak Aralar Mendi elkartean eta beste hainbat tokitan bilduko dira bazkaltzeko, 14:30ean. Majo bazkaldu ondoren, 17:30ak aldera kalejira koloretsua abiatuko da handik, musika lagun, herria zeharkatuko duena. Egonen da propio prestatutako karrorik. Kalejiraren ondoren, ihoteetako panpinari su emango zaio eta haurrendako txokolatada egongo da plazan, eta parrandak ordu txikiak arte segituko du.