Bi eguneko ihote ospakizunak bihar hasiko dituzte Ihabarren. Gazteak 11:00etan bildu eta baserritarrez jantzita, puska biltzea eginen dute. Gazteek jasotakoa ospakizunetako bi egunetako Gure Kabiya elkartean eginen dituzten bazkarietarako izanen dira. Bihar, esaterako, bazkaldu ondoren, moxorroak etxez etxeko erronda eginen dute, 18:00etatik aurrera. Bidean opatzen dituztenak zigorrekin berotu eta bestelakoekin zikintzeari ez diote utziko. Errondaren ondoren, 22:00etan herri-afaria eta dantzaldia izanen dute.
Etzi, berriz, gazteak bazkaltzera bilduko dira. Iluntzearekin batera, Aitezarkoa, Landarra, Ninia eta Hartzak osatzen duten familia herrian agertuko dira. Eta haiekin batera moxorroak. Txistulariak lagun kalejira eginen dute, Aitezarko gaiztoa sutara bota eta landarraren negarrak entzungo dira Ihabarko kaleetan. Bukatzeko otamena izanen da.