Larunbatean mozorro festa antolatu dute Lakuntzan eta parranda egiteko aukera ederra izanen da. Ihote giroak jarraipena izanen du asteartean. Etxeko txikienak mozorrotuko dira eta eguneko protagonistak, zatamarroak, aterako dira kalera. Soinean arropa eta zaku zaharrak jantzita, aurpegia zapi batekin estalita, buruan lastozko txapela eta eskuan erratza, sardea edo urritz makila dutela, jendearen atzetik ibiliko dira, izutu eta haiek berotzeko asmoz. Haiek zirikatzeko “Zatamarro begi-gorri urtien behin etorri” kantatuko diete haurrek.
Otsailak 14, larunbata
14:30ean Bazkari herrikoia Kultur Etxean. (Txartelak Gure Nahia elkartean salgai. Helduek 15 euro eta haurrek 7 euro).
17:30ean Karaokea eta dantzaldia.
Martxoak 4, asteartea
18:00etan Txokolatada plazan, musikaz girotua (Eguraldi txarra eginez gero, Kultur Etxean).
Zatamarroak herrian barna. Kontuz ibili!