Urtarrilaren 7an, larunbata, zortzigarren Open Frontenis Irurtzun txapelketa jokatuko dute.
Sakanako Belenzaleen erakusketa urtarrilaren 8ra arte ikusgai egonen da, Olaztiko elkartearen egoitzan.
'Tea en la azotea' artistaren 'Mari jainkosa eta bere izakiak' erakusketa Iortia kultur gunean urtarrilaren 8ra arte ikusgai dago.
Neguko oporretan hainbat ekimen antolatu ditu Altsasuko Gaztetxeak; hilaren 22an ikasle jaialdia, 24an taloak, 30ean lehiaketa, 31n brindisa, urtarrilaren 3an film aurkezpena, 5ean elkartasun gaua eta 7an mus txapelketa. 14an Magic txapelketa eginen dute.
Ilbeltzaren 1etik otsailaren 1era artistaren erakusketa ikusteko aukera izanen da Altsasuko jatetxe batean.
Ilbeltzaren 6an, ostirala, eguberrietako kanten emanaldia eta ilbeltzaren 7an, larunbata, Zabalarteren erakusketa eta Guardetxearen inguruko hitzaldia izanen dira Lakuntzan.
Ilbeltzaren 6an eta 7an, ostirala eta larunbata, mahai jolasak eta pintxo txapelketa izanen dira Altsasuko kultur gunean.