Martxoaren 3an, ostirala, Izaskun Mujika ipuin kontalariaren eta Francesca Romana Di Nicola harpa-jolearen saioa izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean.
Martxoaren 3an, ostirala, Osasun publikoa eta kalitatezkoa guztiontzat deitutako kontzentrazioa eginen dute Altsasuko udaletxearen aurrean.
Martxoaren 3a, ostirala, Uharte Arte Garaikideko Zentroaren 'Uholdeak' egitasmoaren erakusketa mustuko dute Iortia kultur gunean. Programaren barruan eta Filmoteka Nafarroan programaren bat eginez, Helena Tabernaren bi film laburren emanaldia eta solasaldia izanen da ere.
Martxoaren 3an, ostirala, Asisko Urmeneta komikilaria Ziordiko liburutegian izanen da.
Martxoaren 3an, ostirala, Helena Tabernaren film laburren emanaldia eta solasaldia izanen da Iortia kultur gunean, Filmoteka Nafarroan eta 'Uholdeak' egitasmoen barruan.
Martxoaren 3an, ostirala, Baztango Erdizen MAGNAk egin nahi duen harrobiaren aurkako eta landa eremuaren aldeko plataformaren solasaldia izanen da Irurtzunen.
Martxoaren 3an, ostirala, Hertzainak taldearen bertsioak egiten dituen taldearen emanaldia izanen da Etxarri Aranatzen.
Ilbeltzaren 28an, larunbata, Rafa Etxarri artistaren erakusketa mustuko dute Pikuxarren. Martxoaren 12ra arte egonen da ikusgai.
Sakanako Mank-eko Berdintasun Zerbitzuak gazteendako tailerrak antolatu ditu: otsailak 10, Irurtzunen; otsailak 11, Lakuntzan; otsailak 17, Ihabarren; otsailak 24, Uharte Arakilen; otsailak 25, Bakaikun; martxoak 3, Etxarri Aranatzen; martxoak 4, Urdiainen; martxoak 10, Olaztin, eta martxoak 11, Arbizun.
Martxoaren 8aren harira hainbat ekimen antolatu dituzte Irurtzunen: 1ean, 'Los hijos de Perséfone' jarduera; 2an, literatura solasaldia; 4an, afaria; 5ean, antzerkia; 12an, kontzertua; 15ean, zinemara; 18an eta 19an, scape room; 25ean, kafe solasaldia, eta 6tik 31era pintura erakusketa.
Martxoaren 5ean, igandea, Iluna producciones konpainiaren Perséfone antzezlana izanen da Irurtzungo kultur etxean. Aurretik, martxoaren 1ean, asteazkena, Los hijos de Perséfone solasaldia izanen da liburutegian.
Azaroaren 25aren harira jositako patchwork lana martxoan zehar Sakanatik ibiliko da: 2an, Hiriberri; 4an, Olazti eta Uharte; 6an, Arbizu; 8an, Irurtzun; 10ean, Urdiain; 11n, Ziordia; 12an, Lakuntza; 14an, Iturmendi; 17an, Bakaiku; 19an, Irañeta; 26an, Altsasu, eta 31n, Etxarri Aranatz.
Emakumeen nazioarteko egunaren harira Sakanako Mankomunitateak eta zenbait udalek egitaraua antolatu dute martxoan zehar: antzerkiak, solasaldiak, afariak, ikuskizunak... Martxoaren 8a mobilizazio eguna izanen da, eta martxoaren 26an Lilasterketaren X. edizioa eginen dute.
Martxoaren 2an eta 5ean, osteguna eta igandea, Frank Dubosk zinemagile frantziarraren filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Martxoaren 2an eta 5ean, osteguna eta igandea, Ruben Östlund zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Martxoaren 3an, ostirala, LGTBI+ tailerra eginen dute Altsasuko gazte gunean. Martxoaren 4an, larunbata, txapelketak izanen dira.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak 'Anitzak gara, orain askeak' lelopean egitaraua antolatu du martxoan zehar. Besteak beste, martxoaren 8an eskualdeko manifestazioa izanen da Altsasun, eta martxoaren 26an Lilatoiaren amaiera.
Uharte Arte Garaikideko Zentroko arte garaikidea Nafarroan zabaltzeko programaren lehenengo geldialdia Altsasuko Iortia kultur gunea izan da. Martxoaren 3an mustu zuten Natalia Isla Sarratea komisarioak osatutako erakusketa eta apirilaren 16ra izanen da Altsasun.