Martxoaren 7an, asteartea, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleek kontzertua emanen dute martxoaren 8aren harira.
Martxoaren 7an, asteartea, Estitxu Fernandez eta Erika Lagomaren amatasunaren inguruko liburuaren aurkezpena eginen dute Altsasun.
Ilbeltzaren 28an, larunbata, Rafa Etxarri artistaren erakusketa mustuko dute Pikuxarren. Martxoaren 12ra arte egonen da ikusgai.
Sakanako Mank-eko Berdintasun Zerbitzuak gazteendako tailerrak antolatu ditu: otsailak 10, Irurtzunen; otsailak 11, Lakuntzan; otsailak 17, Ihabarren; otsailak 24, Uharte Arakilen; otsailak 25, Bakaikun; martxoak 3, Etxarri Aranatzen; martxoak 4, Urdiainen; martxoak 10, Olaztin, eta martxoak 11, Arbizun.
Martxoaren 8aren harira hainbat ekimen antolatu dituzte Irurtzunen: 1ean, 'Los hijos de Perséfone' jarduera; 2an, literatura solasaldia; 4an, afaria; 5ean, antzerkia; 12an, kontzertua; 15ean, zinemara; 18an eta 19an, scape room; 25ean, kafe solasaldia, eta 6tik 31era pintura erakusketa.
Azaroaren 25aren harira jositako patchwork lana martxoan zehar Sakanatik ibiliko da: 2an, Hiriberri; 4an, Olazti eta Uharte; 6an, Arbizu; 8an, Irurtzun; 10ean, Urdiain; 11n, Ziordia; 12an, Lakuntza; 14an, Iturmendi; 17an, Bakaiku; 19an, Irañeta; 26an, Altsasu, eta 31n, Etxarri Aranatz.
Emakumeen nazioarteko egunaren harira Sakanako Mankomunitateak eta zenbait udalek egitaraua antolatu dute martxoan zehar: antzerkiak, solasaldiak, afariak, ikuskizunak... Martxoaren 8a mobilizazio eguna izanen da, eta martxoaren 26an Lilasterketaren X. edizioa eginen dute.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak 'Anitzak gara, orain askeak' lelopean egitaraua antolatu du martxoan zehar. Besteak beste, martxoaren 8an eskualdeko manifestazioa izanen da Altsasun, eta martxoaren 26an Lilatoiaren amaiera.
Uharte Arte Garaikideko Zentroko arte garaikidea Nafarroan zabaltzeko programaren lehenengo geldialdia Altsasuko Iortia kultur gunea izan da. Martxoaren 3an mustu zuten Natalia Isla Sarratea komisarioak osatutako erakusketa eta apirilaren 16ra izanen da Altsasun.
Martxoaren 6tik 31era Irurtzungo pintura tailerreko erakusketa ikus daiteke herriko bi tabernatan.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |