Martxoaren 21ean, osteguna, Altsasuko osasun etxean Palestinaren aldeko elkarretaratzea eginen dute osasungintzako langileek.
Martxoaren 25ean, astelehena, 'Mugikorren auzia' hitzaldiaren bigarren saioa izanen da, Etxarri Aranatzen.
Martxoaren 8aren harira Irurtzungo Emakume Taldeak Emakumeari Buruzko Jardunaldiak antolatu ditu: hil osoan zehar erakusketa izanen da; 3an, kafe solasaldia eta antzerkia; 6an, zinema ateraldia; 8an, mobilizazioa; 10ean, ipuin musikatua, eta 16an, ipuin kontalaria eta afaria eta antzerkia.
Martxoaren 14an hasi eta 24ra arte izanen da Irurtzungo Mendi Jarduerak programa: 14an, hitzaldia; 15ean, Pirinioetako zeharkaldiaren eta Udalatxen inguruko proiekzioa eta solasaldia; 22an, Into the ice proiekzioa; 23an, bideak irekitzen Arabia Saudi proiekzio eta solasaldia, eta 24an, mendi irteera.
Martxoaren 21ean, 24an eta 25ean, osteguna, igandea eta astelehena, Todd Haynes zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Martxoaren 21ean eta 24an, osteguna eta igandea, Kitty Green zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.