Martxoaren 24an, igandea, Altsasu Kirol Ekarteak antolatutako juniorren mailako proba izanen da, Altsasun. Altamira hirutan igo beharko du tropelak.
Martxoaren 24an, igandea, Padel Txapelketa antolatu du Sakana Padelek.
Sakanako Mankomunitateak Emakumeak Kirolean Lagun Topaketak antolatu dituzte, lau kirol ekimenetan elkartzeko. Ilbeltzaren 28an padela izanen da, Arbizun; otsailaren 25ean areto futbola, Olaztin; martxoaren 25ean Lilasterketa, eta apirilaren 21ean mendi irteera eginen dute, Etxarritik.
XXXVII. Nafarroako Herri Kirol Jokoen bi jardunaldi jokatuko dira Sakanan: martxoaren 10ean, igandea, Altsasun, eta martxoaren 24an, igandea, finala Etxarri Aranatzen. Guztira bost jardunaldi izanen dira, eta Sakanako hamalau talde lehiatuko dira.
Martxoaren 24an, igandea, jazzaren errebelazio ahotsaren zuzenekoa izanen da, Iortia kultur gunean, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, Altsasuko Udalaren Berdintasun zerbitzuaren Isilarazi matxismoa programazioaren barruan.
Martxoaren 24an, igandea, Vasily Rovenski zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Martxoaren 22an eta 23an, larunbata eta igandea, Altsasuko txirrindularitza taldeko kideak Neberara eta San Benito ermitara joanen dira, hurrenez hurren.
Martxoaren 8aren harira Irurtzungo Emakume Taldeak Emakumeari Buruzko Jardunaldiak antolatu ditu: hil osoan zehar erakusketa izanen da; 3an, kafe solasaldia eta antzerkia; 6an, zinema ateraldia; 8an, mobilizazioa; 10ean, ipuin musikatua, eta 16an, ipuin kontalaria eta afaria eta antzerkia.
Martxoaren 23an eta 24an, larunbata eta igandea, Josu Zabala Salegi etxarriarra erahil zutenetik 27 urte pasa direnean, omenaldi ekitaldiak eginen dituzte Etxarri Aranatzen.
Martxoaren 21ean, 24an eta 25ean, osteguna, igandea eta astelehena, Todd Haynes zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Martxoaren 21ean eta 24an, osteguna eta igandea, Kitty Green zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Martxoaren 14an hasi eta 24ra arte izanen da Irurtzungo Mendi Jarduerak programa: 14an, hitzaldia; 15ean, Pirinioetako zeharkaldiaren eta Udalatxen inguruko proiekzioa eta solasaldia; 22an, Into the ice proiekzioa; 23an, bideak irekitzen Arabia Saudi proiekzio eta solasaldia, eta 24an, mendi irteera.
'Alarma Gorria. Goi tentsioko linearik ez' lelopean elkarretaratzeak eginen dituzte martxoaren 22an, ostirala, Arbizun eta Iturmendin; 23an, larunbata, Irañetan, Etxarri Aranatzen, Bakaikun eta Altsasun, eta 24an, igandea, Unanun.