Maiatzaren 24an, ostirala, 'Lagun Arten, hobe' antzezlanaren emanaldia izanen da, Lakuntzako kultur etxena.
Maiatzaren 24an, ostirala, Altsasuko Mendigoizaleak taldeak eta Izarra Tanatorioak antolatutako oroitzapenaren eta itxaropenaren gaineko dokumentala izanen da, Iortia kultur gunean. Proiekzioaren ondoren, Iñaki Peña Bandres egilearekin solasaldia izanen da.
Maiatzaren 24an, ostirala, Irurtzungo Trinitate festen barruan, Zabaletari eta Martijari omenaldia antolatu du Aspek. Pilota jaialdia izanen da, Bi Aizpe frontoian.
Maiatzaren 31ra arte Raul Oloriz Espinalen erakusketa izanen da, Pikuxarren.
Maiatzaren 30era arte arte tailerreko ikasleen lanak ikusteko aukera izanen da, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan.
Maiatzaren 26an, igandea, Lakuntzako Azoka izanen da. Aurretik, bertako produktuak sustatzeko ekimenak izanen dira: 23an, Kalaxkaren aurkezpena; 24an, pintxo potea, eta 25ean, tortilla txapelketa.
Maiatzaren 23an, 26an eta 27an, osteguna, igandea eta astelehena, Viggo Mortesen zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Maiatzaren 25ean, larunbata, animelien erreskate zentrora irteera eginen dute Altsasuko gazte gunetik. Ostiralean, maiatzaren 24an, Sexgunea izanen da.
Maiatzaren 24tik 26ra, ostiraletik igandera, ospatuko dituzte Trinitateko festak irurtzundarrek.
Maiatzaren 24tik 26ra, ostiraletik igandera, Uharte Arakilgo galiziar festa izanen da, plazan. Aurten Lugoko Pulpeiro Baralla da gonbidatua.