Ekainaren , asteazkena, Energia Berriztagarrien komunitatea sortzeko seigarren bilera izanen da, Lakuntzako kultur etxean.
Ekainaren 12an, asteazkena, Irurtzungo Musika Eskolako ikasleen kontzertua izanen da, plazan.
Maiatzaren 3an, ostirala, festa batzorde gaztearen bilera eginen dute; hilaren 15ean, asteazkena, festa batzordearen lehenengo bilera, eta ekainaren 12an, asteazkena, bigarrena. Batzarrak udaletxean izanen dira.
Maiatzaren 31tik ekainaren 15era arte tailerreko ikasleen lanak ikusteko aukera izanen da, Iortia kultur gunean.
Ekainaren 11n, asteartea, 'Indusen ibaibideak, Himalaiatik Karatxira. Pakistan, begirada sozial bat' erakusketa aurketuko du Igone Maiezkurrrenak, Etxarri Aranazko kultur etxean. Erakusketa ekainaren 23ra arte ikusgai egonen da.