Irailaren 5ean, osteguna, 'ZtandaP' Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileen ikuskizun berria izanen da, Altsasuko Gure Etxean, Altsasuko EHEk taldeak antolatuta.
Irailaren 5ean, osteguna, Jack eta DJ Kaylf taldearen kontzertua izanen da, Irurtzungo euskal txokoaren plazan.
Uztailaren 20tik irailaren 9ra arte argazkilari altsasuarraren argazkiak ikusgai egonen dira, Etxarriko kanpineko tabernan.
Asteazkenean hasi eta igandera arte, irailaren 4tik 8ra, ospatuko dituzte festak ziordiarrek.
Irailaren 5etik 8ra, ostegunetik igandera, ospatuko dituzte festak Arakilgo herrian.
Irailaren 2tik 5era eta 9an eta 10ean, Etorkizuna Dantza Taldeak Altsasuko festen aurreko dantza ikastaroa antolatu du. Irailaren 8an, igandena, plazara dantzatzera ateratzeko deia egin dute.