Azaroaren 11n eta 18an, astelehenak, 18:00etatik 20:00etara, Klimateriotik menopausiara: Teoriatik gorputzera ikastaroa izanen da, Gure Etxean, EMAI makumeen Ahalduntzeko Gunearen barruan. Juncal Alzugaray Zurimendi izanen da irakaslea, eta bertan teoria eta praktikaren bidez,klimaterioaren eta menopausiaren arteko desberdintasunak jakitera emanen dituzte: "Hormonek nola eragiten diote gure gorputzari? Zer aldaketa nabaritzen ditugu? Zer egin dezakegu aldaketa horiekin?". Ikastaroa gaztelaniaz izanen da.
Urriaren 18an, ostirala, 19:30ean, mustuko dute Artebide taldeak antolatutako XIII. Arte Azoka, Altsasuko Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. DJ Sevillanoren emanaldia izanen da mustutzean. Azaroaren 18ra arte egonen da ikusgai Sakanako artisten lanen erakusketa. Urriaren 20an, Altsasuko ferietan, kalera aterako dute azoka. XIII. Arte Azokan parte hartzen duten artistak: Beatriz de la Vega, Joseba Salegi, Patricia Paats, Helena Santano Cid, Marijostai, Lali Burgoa De la Cal, Maite Miguel Zufiaurre, Mikel Montesinos, Sagri Mauleon Ezkutari, Patxi Zelaia Romeral, Jule Costa Mendia, Jesus Mari Olmos Amillano, Argine Berastegi Lizarraga, Carlos Rivera Lauria, Cristina Fernandez, Rosa Arnanz Zufiaurre, Josetxo Crespo Zulet, Txuspo Poyo, Koldo Arnanz Zufiaurre, Alfredo Hoyuelos, Ana Goikoetxea Salazar, Jose Mari Morcillo, Jesus Ignacio Miguel Amoztegi, Adela Sanchez Martín, Txarli Poyo, Arturo Arrizabalaga Artista gonbidatuak: Juan Manuel Fernandez Cuichan, Sara Pinto, Hoskai, Cabeza de Artista, Ana Martinez de Eulate, Emilia Centeno Patiño, Raquel Ingles Craqui, Labea.
Azaroaren 5ean, 12an, 19an, 26an eta abenduaren 10ean, Sakanako Mankomunitateak antolatutako joskintza tailerrak izanen dira; Patchwork, josteko makina erabiltzeko, brodatu tailerra, poltsak sortzeko eta kanzashi tailerrak izanen dira, hain zuzen. Plazak mugatuak dira, eta dagoeneko brodatu eta kanzashi tailerrak beteta daude. Tailerrak 16:00etatik 19:00etara izanen dira, Mankomunitateko egoitzan, eta izena ematea doan da info.hondakinak@sakana-mank.eus edo 674 144 114 telefonoan. JOSKINTZA TAILERRAK Azaroak 5Patchwork tailerra Azaroak 12 Josteko makina egokitu eta erabiltzen ikasi Azaroak 19Brodatu tailerra. Arropa apaintzeko eta konpontzeko. (BETETA) Azaroak 26 Sortu zure poltsa. Abenduak 10 Kanzashi, ehunezko loreak. (BETETA)