Ekainaren 20an, ostirala, ikasturte amaierako festa ospatuko dute Arbizuko herri eskolan, 17:00etatik 20:00etara, herriko plazan: herri kirol jolasak, ludoteka mugikorra, puzgarriak, txapa tailerra, pultsera tailerra, ikasleen ikuskizunak, merendua eta musika.
Ekainaren 20an, ostirala, Baiko adarreko final hamaiseirenak jokatuko dira Euskaerriari frontoian. Tartean Joanes Bakaikoak jokatuko du.
Ekainaren 20an, ostirala, Etorkizuna dantza taldeak ikuskizuna eginen du Iortia kultur gunean. Dantzariek tradizioa eta berrikuntza uztartuko dituzte, euskal dantzaren bilakaera isladatuz. Iñaki Agirre dantzaria da zuzendaria
Nafarroa 1512 talde arbizuarrak hamabost urte bete ditu eta ospatzeko disko berria kaleratuko du eta kontzertu bira berria hasiko du, ekainaren 20an, Etxarri Aranatzen. Streetpunk-Oi taldeak lau disko kaleratu ditu, "estilo berdinean, baina hobetuta"
Ekainaren 16tik aurrera Pikuxar tabernako hormak Cocoli Areta artistaren pirograbatuen erakusketarekin daude apainduta.
Ekainaren 21etik 24ra, larunbatean asteartera, San Juan festak ospatuko dituzte Uharte Arakilen. Gazte Asabladak bezperan, ekainaren 20an, ostiralean, hasiko ditu festak.
Aitziber Aizpuru nutrizionistak 'Elikadura eta ariketa fisikoa menopausian' ikastaroak emanen ditu ekainaren 13an eta 20an, Arbizun, Sakanako Mankomunitateak antolatuta.
Ekainaren 20tik 23ra, ostiraletik astelehenera, ospatuko dituzte sanjuanak Izurdiagan.
Abuztua | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |