Ilbeltzaren 17an, larunbata, 18:00etan, buztingintza tailerra antolatu dute, Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Ostiralerako Ubuntu tailerra aurreikusi zuten, baina aurrerago eginen dutela jakinarazi zuten.
Ilbeltzaren 17an, larunbata, San Anton eguna da, eta Dorrao, Bakaiku eta Urdiaingo kofradiek larunbatean eta Iturmendiko kofradiak igandean ospatuko dute.
Urtarrilaren 10ean, 17an eta 24an, larunbata, Ehuna eta bilbea Maria Jimenez Moreno artistaren instalazio kolaboratiboa sortzeko tailerrak izanen dira, Irurtzunen, Fluxu Arte Garaikideko Zirkuitua Nafarroan programaren barruan.
Urtarrilaren 16tik 18ra eta 20an ospatuko dituzte neguko festak Lakuntzan. Egun handia, asteartean izanen da, San Saastin eguna, eta gauerdian eginen duten danborraldiarekin hasiko da.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||