Larunbata, martxoak 14

11:00
14:00

Txirrindularitza tailerra, Burunda Txirrindularitza Taldearen eskutik

Iortia zabalgunea, Altsasu | Tailerra

Martxoaren 14an Burunda Txirrindularitza Klubak txirrindularitza ikastaroa emango die 7-14 urte bitarteko neska-mutilei. 11:00etatik aurrera izango da, Altsasuko Iortia zabalgunean. Bertaratzen direnek ginkanan parte hartu eta bizikletak probatzeko aukera izango dute, eta klubetik gaztetxoak bertaratzera animatu dituzte.

Txirrindularitza tailerra, Burunda Txirrindularitza Taldearen eskutik Iortia zabalgunea

Martxoaren 14an Burunda Txirrindularitza Klubak txirrindularitza ikastaroa emango die 7-14 urte bitarteko neska-mutilei. 11:00etatik aurrera izango da, Altsasuko Iortia zabalgunean. Bertaratzen direnek ginkanan parte hartu eta bizikletak probatzeko aukera izango dute, eta klubetik gaztetxoak bertaratzera animatu dituzte.

18:00

AHTren kontrako eta tren sozialaren aldeko manifestazioa

Foru plaza, Altsasu | Manifestazioa

Martxoaren 14an, Altsasun, Tren Sozialaren aldeko plataformak, "herriaren borondatea errespetatzea, trenbide azpiegitura berri bat eraikitzeko proiektua gelditzea eta planteatutako alternatiba aurrera eramatea" eskatzeko manifestazioa deitu du. Azterlanari alegazioak aurkezteko kanpaina eginen dute.

AHTren kontrako eta tren sozialaren aldeko manifestazioa Foru plaza

Martxoaren 14an, Altsasun, Tren Sozialaren aldeko plataformak, "herriaren borondatea errespetatzea, trenbide azpiegitura berri bat eraikitzeko proiektua gelditzea eta planteatutako alternatiba aurrera eramatea" eskatzeko manifestazioa deitu du. Azterlanari alegazioak aurkezteko kanpaina eginen dute.

18:00
21:00

Xake txapelketa

Intxostiapunta gazte gunea, Altsasu | Gazte agenda

Martxoaren 14an, larunbata, 18:00etatik aurrera, Xake txapelketa eginen dute Altsasuko Intxostiapunta gazten gunean. 

Xake txapelketa Intxostiapunta gazte gunea

Martxoaren 14an, larunbata, 18:00etatik aurrera, Xake txapelketa eginen dute Altsasuko Intxostiapunta gazten gunean. 

19:30
21:00

'Emakumetasuna' Haize Berriak Bandaren eta Toti Martinez de Lezea idazlearen kontzertua

Iortia kultur gunea, Altsasu | Kontzertua

Martxoaren 14an, larunbata, 'Emakumetasuna' kontzertua emanen du Sakanako Haize Berriak bandak Toti Martinez de Lezea idazlearekin batera, Altsasun. Maritik abiatuta emakumearen historian ibilbidea eginen du idazleak, bandaren "gertuko" musikak laguntzen dion bitartean.

'Emakumetasuna' Haize Berriak Bandaren eta Toti Martinez de Lezea idazlearen kontzertua Iortia kultur gunea

Martxoaren 14an, larunbata, 'Emakumetasuna' kontzertua emanen du Sakanako Haize Berriak bandak Toti Martinez de Lezea idazlearekin batera, Altsasun. Maritik abiatuta emakumearen historian ibilbidea eginen du idazleak, bandaren "gertuko" musikak laguntzen dion bitartean.

10:00

'Altsasuko Outleta. Merkealdiaren azken errematea' kanpaina

Altsasuko hainbat denda, Altsasu | Bestelakoak

Martxoaren 12tik 15era, Altsasuko hamaika arropa eta oinetako dendetan maukak eskuratzeko aukera izanen da.

'Altsasuko Outleta. Merkealdiaren azken errematea' kanpaina Altsasuko hainbat denda

Martxoaren 12tik 15era, Altsasuko hamaika arropa eta oinetako dendetan maukak eskuratzeko aukera izanen da.

10:00

M8 | 'Urrezko garaia' Irurtzungo pintura taldearen erakusketa

Pikuxar eta Tahona, Irurtzun | Erakusketa

Martxoan Irurtzungo pintura taldeko artisten Urrezko garaia deitutako erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar eta Tahona tabernetan, Irurtzungo Emakume Taldearen Emakumeari Buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan. 

M8 | 'Urrezko garaia' Irurtzungo pintura taldearen erakusketa Pikuxar eta Tahona

Martxoan Irurtzungo pintura taldeko artisten Urrezko garaia deitutako erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar eta Tahona tabernetan, Irurtzungo Emakume Taldearen Emakumeari Buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan. 

21:30

M8 | Afaria eta antzerkia, eta zinemara irteera, Irurtzungo Emakumeari buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan

Pikuxar, Irurtzun | Afaria

Martxoaren 14an, larunbata, 21:30etik aurrera, Irurtzungo Emakume Taldeak afaria eta antzerkia antolatu du, Pikuxarren, martxoaren 8a Emakumearen nazioarteko egunaren harira antolatutako Emakumeari buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan. Martxoaren 18an, asteazkena, 19:00etan, zinemara irteera eginen dute irurtzundar emakumeek. 

M8 | Afaria eta antzerkia, eta zinemara irteera, Irurtzungo Emakumeari buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan Plazan

Martxoaren 14an, larunbata, 21:30etik aurrera, Irurtzungo Emakume Taldeak afaria eta antzerkia antolatu du, Pikuxarren, martxoaren 8a Emakumearen nazioarteko egunaren harira antolatutako Emakumeari buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan. Martxoaren 18an, asteazkena, 19:00etan, zinemara irteera eginen dute irurtzundar emakumeek. 

22:00

Korrika kulturala: afaria, Andoni magoa, lekukoaren zozketa eta Korrika txikia

Plaza, Urdiain | Korrika Kulturala

Martxoaren 14an eta 15ean, larunbata eta igandea, Korrika helduko dela ospatuko dute Urdiainen; larunbatean afaria eginen dute, 22:00etatik aurrera, Aitziber elkartean; txartelak Kaluxa tabernan eros daitezke, martxoaren 10era arte. Bestetik, igandean, Korrika txikia eginen dute urdindarrek, baina aurretik, 13:00etan, Andoni magoaren emanaldia izanen da, adin guztietarako, plazan. 16:30ean aurpegi margotzea eta lekuko emalearen zozketa eginen dute, eskolako patioan, eta 17:00etan Korrika txikia abiatuko da herritik zehar, eta plazan amaituko da. Ibilbidean zehar eta amaieran txokolate beroa izanen da.

Korrika kulturala: afaria, Andoni magoa, lekukoaren zozketa eta Korrika txikia Aitziber elkartea, eskolako patioa