Maiatzaren 5era arte eman daiteke izena
Maiatzaren 7an Arabako Apilaiz herriko gaztainondoen berreskurapen proiektua ezagutzeko bisita antolatu dute.
Larunbatean, 12:00etan, Foru plazan mintzodromoa dago antolatuta. Jende euskalduna ezagutzeko eta euskara hitz egiteko espazio segurua. Hizketatzeko gaiak Idoia Granizo Uribarrenak eta Ekain Alegre Gilek bertsotan emanen dituzte. Parte hartzaileendako auzatea izanen da. Kidam magoa ere.
II. Nafarroako Foru Komunitatea Torneoaren partidak izanen dira larunbatean, maiatzaren 7an, Arbizuko pilotalekuan.
Aitziber Iragiren lehenengo erakusketa mustu dute Irurtzunen. Arte ederrak eta moda diseinua ikasi du, eta urteetan zehar sortutako lanekin osatu du 'Nomadak'. Itziar Matxainen argazkien bidez erakutsi ditu lanak. Maitza bukaerara arte egonen da ikusgai.
Pandemiagatik bi urtez ospatu gabe egon ondoren, asteburuan ospatuko dituzte Altsasuko alde zaharreko euskal festak eta Artisau Azoka. Udalak eta gaztetxeak egitarauak prestatu dituzte
Iturmendin San Migel festak ospatuko dituzte asteburuan. Iturmendiko Udalak eta gazte asanbladak egitaraua antolatu du.