Maiatzaren 22an, igandean, bide berdeen eguna ospatzeko zenbait ekimen antolatu dituzte Arakilen eta Irurtzunen.
Nafarroa Berriz Altxa! dinamikak antolatu duen ekimenaren berri emanen du Gaizka Arangurenek maiatzaren 22an, igandean, Urdiaingo igerilekuetan.
Felipe Lezea Fundazioak Josefina Arregi Klinika I. Alzheimer Herri Lasterketa antolatu du maiatzaren 22rako Altsasun, hiru modalitatetan: korrika, oinez edo Km O izeneko dortsalaren bidez. Izena ematea zabalik dago eta parte hartzera animatu dute
Haitza taldea pandemia garaian elkartutako lagun talde batetik sortu zen. Tartea Juanpa Agirre Garziandia etxarriarra dago. Maiatzaren 22an, igandean, Etxarri Aranazko plazan kontzertua emanen dute.
Altsasu. Euskal preso eta iheslariak etxera elkarretaratzea. 20:00etan, plazan.
Persiako Golkoan eskalatzeari buruzko proiekzioa eginen du eskalatzaileak maiatzaren 22an
Aitziber Iragiren lehenengo erakusketa mustu dute Irurtzunen. Arte ederrak eta moda diseinua ikasi du, eta urteetan zehar sortutako lanekin osatu du 'Nomadak'. Itziar Matxainen argazkien bidez erakutsi ditu lanak. Maitza bukaerara arte egonen da ikusgai.
Maitzaren 20an, ostiralean, eta 22an, igandean, 19:00eta eta 19:30ean, hurrenez hurren, Carla Simónen filma emanen dute Iortia kultur guneko areto handian. Pelikulak Berlingo jaialdian film onenaren Urrezko Hartza irabazi du.
Clinkerren disko jartzaile jaialdia antolatu dute maiatzaren 21erako, larunbaterako. Besteak beste, Boni, Anabea eta Morti DJak egonen dira.
Bertako produktuen azokaren bosgarren edizioa eginen dute, igandean, Lakuntza. Larunbatean VI. Tortila txapelketa eginen dute.