Gaur, ekainak 20, 17:00etan, Osasuna Fundazioaren hitzaldia izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean.
Ibarrean euskarari bulkada emateko sortutako sarearen bigarren bilera irekia eginen dute ekainaren 20an, astelehenean, Arbizuko udaletxean.
Manuel Iznaola Gómezek 'Irurtzun eta Atakondoa. Kirol haziak eta fruituak Bi Ahizpen oinetan' liburua aurkeztuko du ekainaren 20an, astelehena, Irurtzungo kultur etxean.
Unai Beroiz fotokazetariak egindako argazkien bidez pobrezia eta gizarte bazterkeria erakusten dute 'Begirada ezberdin bat' argazki erakusketa. Ekainaren 4tik 26ra Pikuxarren ikusgai egonen da.
Lizarragako festak ospatuko dituzte ekainaren 18tik 20ra, larunbatetik astelehenera. Besteak beste, larunbatean San Adrian ermitara erromeria eginen dute.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren I. Bizikleta Martxa eginen dute astelehenetik, ekainaren 13tik 25era arte. Donostian hasi eta Donostian amaituko dute, eta bidean Sakanatik pasako dira 20an eta 21ean, Gasteiztik Iruñerako bidean.