Martxoaren 18an, larunbata, zenbait arbizuarrei egindako elkarrizketa antropologikoen ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute, Arbizuko udaletxean.
Martxoaren 18an, larunbata, Arakilgo emakumeek haien eguna ospatuko dute.
Martxoaren 18an, larunbata, jokatuko da Sakana Triatloi Taldeak antolatzen duen proba.
Martxoaren 18an, larunbata, Amarauna Jaia antolatu dute Ziordiko gune autogestionatuan.
Martxoaren 18an, larunbata, 'Jazz Go' musika emanaldia izanen da Iortia kultur gunean. Zugardi taldearekin batera Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleak ariko dira.
Martxoaren 18an, larunbata, Nafarroa 1512 taldearen kontzertua izanen da Arbizuko Argi Bide elkartean. Abeslariaren azken kontzertua izanen da. Arbizuarrekin batera Kontralde eta Alerta Gorria taldeak izanen dira.
Martxoaren 8aren harira hainbat ekimen antolatu dituzte Irurtzunen: 1ean, 'Los hijos de Perséfone' jarduera; 2an, literatura solasaldia; 4an, afaria; 5ean, antzerkia; 12an, kontzertua; 15ean, zinemara; 18an eta 19an, scape room; 25ean, kafe solasaldia, eta 6tik 31era pintura erakusketa.
Azaroaren 25aren harira jositako patchwork lana martxoan zehar Sakanatik ibiliko da: 2an, Hiriberri; 4an, Olazti eta Uharte; 6an, Arbizu; 8an, Irurtzun; 10ean, Urdiain; 11n, Ziordia; 12an, Lakuntza; 14an, Iturmendi; 17an, Bakaiku; 19an, Irañeta; 26an, Altsasu, eta 31n, Etxarri Aranatz.
Emakumeen nazioarteko egunaren harira Sakanako Mankomunitateak eta zenbait udalek egitaraua antolatu dute martxoan zehar: antzerkiak, solasaldiak, afariak, ikuskizunak... Martxoaren 8a mobilizazio eguna izanen da, eta martxoaren 26an Lilasterketaren X. edizioa eginen dute.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak 'Anitzak gara, orain askeak' lelopean egitaraua antolatu du martxoan zehar. Besteak beste, martxoaren 8an eskualdeko manifestazioa izanen da Altsasun, eta martxoaren 26an Lilatoiaren amaiera.
Uharte Arte Garaikideko Zentroko arte garaikidea Nafarroan zabaltzeko programaren lehenengo geldialdia Altsasuko Iortia kultur gunea izan da. Martxoaren 3an mustu zuten Natalia Isla Sarratea komisarioak osatutako erakusketa eta apirilaren 16ra izanen da Altsasun.
Martxoaren 6tik 31era Irurtzungo pintura tailerreko erakusketa ikus daiteke herriko bi tabernatan.
Martxoaren 16tik apirilaren 23ra Aixita gazteluan egindako esku hartze arkeologikoen inguruko erakusketa izanen da Pikuxarren.
Martxoaren 16an eta 19an, osteguna eta igandea, Zaida Carmona zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Martxoaren 16an eta 19an, osteguna eta igandea, Maryam Touzani zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Martxoaren 17an, ostirala, Rap Ezkutuak deitutako musika tailerra izanen da Intxostiapunta gazte gunean. Martxoaren 18an, larunbata, Salting-era irteera eginen dute gazteek.
Martxoaren 17tik 24ra Irurtzungo Mendi Jarduerak izanen dira: 17an, 'La voz de Iñaki' dokumentala eta solasaldia; 18an, martxa nordikoa; 19an, 'Hiru hilabete 8000koen erresuman barrena' proiekzioa eta solasaldia; 23an, elikadurari buruzko hitzaldia; 24an, Alex Txikionen 'Manaslu'.
Martxoaren 17an eta 18an, ostirala eta larunbata, Gure Pilota elkartearen partidak izanen dira Etxarri Aranatzen. Sakanako palistak Aranzadin eta Aurizberrin izanen dira ere.
Martxoaren 18an eta 19an, larunbata eta igandea, Berdintasunaren aldeko escape rooma izanen da Irurtzungo kultur etxean.