Otsailaren 28an, ostirala, 17:00etatik 19:00etara, Etxarri Aranazko liburutegian, Zer nolako zeregina betetzen duten albiste faltsuek (fake news) gorroto diskurtsoak sustatzen Gorroto diskurtso eta Fake Nesen aurrean prestakuntza pilulak.
Otsailaren 28an, ostirala, 19:00etan, Galdakaoko Andra Mari dantza taldearen Momotxorroak: Kaos baten istorioa dokumentalaren emanaldia eta Jon Eguskiza eta Kepa Otaegi zuzendari eta gidoilarien solasaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Ikus-entzunezkoak, besteak beste, dantza taldeak 1970. hamarkadan Altsasuko inauterien berreskurapenean egindako lana erakusten du. Berreskurapenean parte hartu zutenen hitzak jasotzen ditu ere, tartean zenbait altsasuarrena. Altsasuko Udalak proiektua lagundu zuen. Sarrerak agortu dira.
Otsailaren 28an, hilabeteko azken ostiral guztietan bezala, Etxera elkarretaratzeak eginen dituzte, Irurtzunen, Arbizun, Etxarri Aranatzen eta Altsasun.
Otsailaren 5ean mustuko dute Begoña Rastrillaren margolan erakusketa Pikuxar tabernan, eta otsailaren bukaerara arte ikusgai izanen da: "Zuen atseginerako, indarrez eta kolorez, nire barrenetik ateratko inspirazioa".
Otsailaren 28an eta martxoaren 1ean ospatuko dituzte ihoteak irurtzundarrak; ostiralean herri ihoteak izanen dira, eta larunbatean hirikoak. Gainera, otsailaren 26an Musika Eskolaren inauterietako kontzertua izanen da, eta martxoaren 2an, 'Azken fakirra' ikuskizuna, kultur etxean.
Otsailaren 26an mustu zuten Altsasuko inauterietako pertsonaiek inauteriei buruzko erakusketa; Altsasuko ikastetxeetan egindako lanak, Maite Martinezen argazkiak eta Maxi Fortunaren pertsonaien amigurumiek osatzen dute erakusketa. Martxoaren 7ra arte Iortian ikusgai izanen da.
Otsailaren 27 eta martxoaren 4ra bitartean Uharte Arakilgo, Lakuntzako, Arbizuko eta Etxarri Aranazko kintoen ospakizun egunak izanen dira.
Otsailaren 28an, ostirala, Mari Arrokak Olatzagutiko ihoteei ongi etorria emanen die. Martxoaren 1ean, larunbata, herri ihoteak izanen dira, 4an, astearte inauteri eguna, haur ihoteak, eta 8an, larunbata, hiri ihoteak edo karrozak.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||